Frank Gehry zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frank Gehry zubia
Gehry 6.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Kokapen fisikoa Zorrotzaurre
Helbidea Julio Urquijo kalea
Koordenatuak 43° 16′ 04″ N, 2° 57′ 16″ W / 43.267722°N,2.954564°W / 43.267722; -2.954564Koordenatuak: 43° 16′ 04″ N, 2° 57′ 16″ W / 43.267722°N,2.954564°W / 43.267722; -2.954564
Historia eta erabilera
Eraikuntza2014 - 2015
Inaugurazioa 2015eko irailak 14
Jabea Bilboko Udala
Erabilera zubia
errepidea
espaloia
bidegorria
Diseinatzailea Arenas & Asociados
Kolorea ██ gris
Zabalera 28 m.
Luzera 75 m.
Gurutzatzen du Deustuko ubidea
Zubibegiak 1
Kalatua 4,45 m

Frank Gehry zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Deustuko ubidea zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga auzoa eta hegoaldetik Zorrotzaurre industrialdea elkarlotuz. 2015eko irailaren 14an zabaldu zen. Zubia Julio Urquijo kalearen luzapena da, eta gaur egun Zorrotzaurrera sarbide bakarra da, San Ignazio-Zorrotzaurre zubia ireki arte. Zubiaren eraikuntza Deustuko ubidea irekitzeko lanekin bat egin zuen, eta azken hau ireki ondoren, Zorrotzaurre uhartera heltzeko sarbide bakarrenetarikoa izango da. Bilboko hamalaugarren zubia da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Frank Gehry arkitektoaren omenez darama, Guggenheim Bilbao Museoaren egile.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 25ean Frank Gehryk zubiaren lehenengo harria jarri zuen, proiektuari hasiera emanez.[1]

Urte bereko abenduaren 22an zubibidearen egitura osatzen duten piezak Botikazar ingurura heltzen hasi ziren.

Deustuko ubidea irekitzeko proiektuak hustulan horretatik erauzitako materialak itsaso bidez garraiatzeko erabakia ekarri zuen. Horregatik, lehenik eta behin zubia eraiki eta ondoren hustulana gauzatzea erabaki zen. Hustulanetako lurrak Bilboko portura garraiatzen hasi ziren, kai berria eraikitzeko.[2]

2015eko maiatzaren 15ean Bilboko Udalak zubiaren oinezkoentzako pasabidea irekitzea erabaki zuen, Deustuko ubidearen lanak hasi aurretik. Hasiera batean ekainerako aurreikusi zuen inaugurazioa,[3] eta ondoren irekiera abuztuko amaierara mugitu zen.[4]

Azkenik, inaugurazioa 2015eko irailaren 14an izan zen.[5]

Oinezkoentzako irekieraren ondoren, Udalak 2016ko urtarrilara aurreratu zuen trafikoaren irekiera, eta hilabete horretako 19an autoentzako ere zabaldu zen zubia, ordutik Zorrotzaurrerako sarbide bakarra izatera pasaz.[6]

2018ko irailaren bigarren hamabostaldian, itsasgoran, uraren mailak Zorrotzaurre eta Deustuko Doneperiaga lotzen dituen 400 metro luzeradun lur eremua gainditzea aurreikusten da, eta ordutik zubiak ura zeharkatuko du. Deustuko ubidearen irekiera lanak, dena dela, urrian amaituko dira.[7]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia, Arenas y Asociados ingeniaritzak diseinatua, 75 metro luze eta 28 metro zabal da, eta Zorrotzaurre eta Deustuko Julio Urquijo kalea elkarlotzen ditu, IMQ Zorrotzaurre klinikaren inguruan. Eraikitzeko lehen pausoak 25 eta 75 tona pisudun hogei aurrekoitzitako piezen instalazioarekin eman ziren, 2014ko neguan. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), espaloiak alde bitara eta bidegorria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Frank Gehry zubiaren lehen harriaren jarpena - Zorrotzaurre», www.zorrotzaurre.com, http://www.zorrotzaurre.com/eu/colocacion-de-la-primera-piedra-del-puente-frank-o-gehry/. Noiz kontsultatua: 2018-02-18 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Tres gánguiles esperan en Zorrotza para cargar la tierra del canal de Deusto. Deia, Noticias de Bizkaia», Deia, http://www.deia.com/2015/06/14/bizkaia/bilbao/tres-ganguiles-esperan-en-zorrotza-para-cargar-la-tierra-del-canal-de-deusto. Noiz kontsultatua: 2018-02-18 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Frank Gehry, el padre del Guggenheim, ya tiene a punto su puente en Zorrozaurre», Bizkaia - El Correo.com, 20150602221405, http://www.elcorreo.com/bizkaia/201506/03/frank-gehry-padre-guggenheim-20150602213551.html. Noiz kontsultatua: 2018-02-19 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Concluido el asfaltado del puente Gehry antes de su apertura peatonal. Deia, Noticias de Bizkaia», Deia, http://www.deia.com/2015/08/06/bizkaia/bilbao/concluido-el-asfaltado-del-puente-gehry-antes-de-su-apertura-peatonal. Noiz kontsultatua: 2018-02-19 .
  5. (Gaztelaniaz)  «El Puente Gehry "será el icono"de la próxima regeneración urbana de Bilbao. Deia, Noticias de Bizkaia», Deia, http://www.deia.com/2015/09/14/bizkaia/bilbao/el-puente-gehry-sera-el-icono-de-la-proxima-regeneracion-urbana-de-bilbao-. Noiz kontsultatua: 2018-02-19 .
  6. (Gaztelaniaz)  «El puente de Gehry ya es la única vía de acceso a pie y en coche a Zorrozaurre», Bizkaia - El Correo.com, 20160118191047, http://www.elcorreo.com/bizkaia/201601/18/puente-gehry-sera-desde-20160118183041.html. Noiz kontsultatua: 2018-02-19 .
  7. (Gaztelaniaz)  «El agua de la ría pasará bajo el puente de Frank Gehry a finales de septiembre», El Correo, 2018-08-30, https://www.elcorreo.com/bizkaia/agua-pasara-bajo-20180830215827-nt.html. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Gehry zubia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo