Larreagaburu zubia

Koordenatuak: 43°14′48″N 2°55′15″W / 43.246669°N 2.920747°W / 43.246669; -2.920747
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larreagaburu zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaAbusu
Koordenatuak43°14′48″N 2°55′15″W / 43.246669°N 2.920747°W / 43.246669; -2.920747
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 1995eko apirilaren 28a
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
Erabilerazubia
errepidea
Arkitektura
DiseinatzaileaJuan José Arenas de Pablo (en) Itzuli eta Marcos Pantaleón
Materiala(k)hormigoia
Kolorea██ zuri eta gorriluna
Dimentsioak45 (altuera) × 316 (luzera) m
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra
Zubibegiak1

Miraflores-Larreagaburu bidezubia[1] (gaztelaniaz puente de Miraflores) Bilbo udalerriko zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, ekialdetik Santutxu eta Bolueta, eta mendebaldetik Miribilla eta Abusu auzoak elkarlotuz. 1995eko apirilaren 28an zabaldu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miraflores izena izen bereko etorbidean kokatzeagatik datorkio, eta Larreagaburu izena bidezubiaren ekialdeko partean dagoen izen bereko muinotik hartzen du. Era berean, Larreagaburu parkearen ondoan kokatzen da. Oro har Mirafloresko zubia izenez ezagutzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biaduktuaren helburua Bilbo mendebaldeko eta ekialdeko trafikoa koordinatzea da, hau da,  A-8  autobideko Bilbo-Ekialdea irteera eta Egirletako jaitsiera.

Abusuko etxebizitzetatik oso hurbil igarotzeagatik zubiaren eraikitze lanek zailtasun handia suposatu zuten. Eraiki zen garaian Bilbo udalerrian Bilboko itsasadarra gurutzatu zuen bigarren bidea izan zen, Salbeko zubiaren ondoren, eta Arrontegi zubia eraiki zenetik Bilbon egin den zubirik garaiena da. Hauteskunde bezperan martxan jartzeagatik ez zen inauguraziorik ospatu, izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak auzokoen boikotaren beldur zen.

2018ko abenduaren 17an Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi zuten zubibideak oinezkoentzako erabilera jasotzeko lanak esleitzear zeudela. Lanek 1,4 milioi euroko aurrekontua dute, zeinetatik Udalak 940.000 euro eta Aldundiak beste 465.000 euro emango dituen, eta zortzi hilabeteko epea, 2019ko abuzturako oinezkoentzako ibilbidea irekitzea aurreikusten dela. Lanak egiteko Aldundiak Udalari eman dio zubiaren inguruaren jabetza. Lanak lau tartetan banatu dira:[2]

  • Miraflores etorbidea eta zubiaren arteko tartea. Santutxu auzora sarbide den biribilgunetik Larreagaburu zubira arte espaloi berria eraikiko da, gaur egungoa ordeztuz, eta semaforodun oinezkoentzako pasabide berria ere sortuko da. Espaloiak 1,30 eta 1,50 metro zabaleratik 2 metrotara zabalduko dira. Tarte honen exekuzioak bi hilabeteko epea du.
  • Zubi sarrera eta Bolueta arteko tartea. Zubiaren azpiko ibilbidea berrituko da eta oinezkoentzako pasabide berri bat sortuko da. Tarte honen exekuzioak bi hilabeteko epea du.
  • Zubia zeharkatzea. Tarte hau Bizkaiko Foru Aldundiak exekutatuko du, azpiegituraren jabea baita. Gaur egun oinezkoentzako erabilera debekatuta duen espaloia moldatuko da, 2,30 eta 2,60 metroko zabalera izatera pasaraziz, 370 metro luzeran. Gainera, bi alboetara itxiturak eraikiko dira eta pasabideari argiztapena gaineratuko zaio.
  • Zubia eta Miribilla arteko tartea. Suhiltzaileen biribilgunera arte oinezkoentzako ibilbidea sortuko da. Tarte honen exekuzioak lau hilabeteko epea du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezubia, Juan José Arenas de Pablo eta Marcos Pantaleón ingeniariek diseinatua, 45 metroko altuera dauka. Ibaiondo aldean, Miribilla eta Abusu auzoen lurretan kokatzen da,  A-8  autobidearen lotura funtzioa eginez. Begoña aldean, Santutxu eta Bolueta auzoen arteko mugan kokatzen da, Mirafloresko biribilgunean amaituta eta  N-634  errepidearen parte izanik. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilbao.eus, Kale-izendegia» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  2. (Gaztelaniaz) «El viaducto de Miraflores tendrá un itinerario peatonal desde agosto. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]