Udaletxeko zubia (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Udaletxeko zubia
Puente del Ayuntamiento.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 47″ N, 2° 55′ 26″ W / 43.2631°N,2.92389°W / 43.2631; -2.92389Koordenatuak: 43° 15′ 47″ N, 2° 55′ 26″ W / 43.2631°N,2.92389°W / 43.2631; -2.92389
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Arkitektoa Ignacio Rotaetxe
Ricardo Bastida
Materiala(k) burdina
Garaiera 7 m
Zabalera 20 m
Luzera 150 m
Gurutzatzen du Bilboko itsasadarra
Zubibegiak 2
Kalatua 7 m
Luzera 150

Udaletxeko zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubi altxagarria da, eskuinaldetik Castaños eta ezkerraldetik Abando lotzen dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadaren bukaeran, Bilbo hedatu zen itsasadarretik eta erdigunea Udaletxearekin eta berriki anexionatutako Begoñako elizatearekin lotzeko Begoñako zubia eraiki zuten, egun Udaletxeko zubia dena[2].

Orduko Bilboko portua uretan gora zegoenez zubia altxagarria eraikitzea erabaki zuten itsasontziek pasa daitezen. Horrexegatik Bilboko alkatea zen Federico Moyúak udal-arkitektoa zen Ricardo Bastida (1879-1953) Chicagora bidali zion 1926an bertako zubi altxagarriak ezagutzeko. Cantilever motako zubiak modan zeuden, beso baskulagarriak dituztenak. Bastidak Michigan etorbidean zegoen zubia, 1920an Bennett, Pihlfeldt eta Young ingeniariek eraikita, ikusi eta hori aukeratu zuen. Bastidak Ignacio Rotaetxe eta José Ortiz de Artiñano ingeniariei eskatu zien zubia eraikitzea. Oraindik jatorrizko zubia zutik dabil.

Sendeja eta Sierra kaleak (egun Buenos Aires) lotzen zituen zubia hasieran Begoñako zubia hartu zuen izena. 1929an diseinatuta, lanak 1933ko urrian hasi eta Euskalduna eta Babcock & Wilcox lantegiek egin zituzten.

1934ko abenduaren 12an zabaldu zuten eta 1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta gabarrak erabiliz behin behineko zubia eraiki behar zuten altxatuek. Frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak. 1941ean berriro zabaldu zuten "Mola jeneralaren zubia" izanik. 1983an jatorrizko izena berreskuratu zuen.

40,6 metroko argia, itsasadarrak beste, eta 7 metroko galibo, 150 metroko luzera eta 20 metroko zabalera (12 metroko galtzada eta 2 metroko espaloi bi) ditu. Ezkerreko muturrean maniobrak egiteko etxea dago. Behekaldetik Ibaizabal ez ezik, lehen Renfe Aldirietako trenbidea ere pasa zen. 1969an itxi eta ez da berriro ireki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo