Raquel Lanseros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Lanseros

Bizitza
JaiotzaJerez de la Frontera, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLeongo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Twitter: RaquelLanseros Telegram: Raquellanseros Edit the value on Wikidata

Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, Cádiz, Andaluzia, 1973ko martxoaren 18a) cádiztar poeta eta itzultzailea da, eta, besteak beste, 2019 Kritikaren Saria lortu zuen poesia kategorian.[1][2] Bere poesia-lanak gutxienez 13 hizkuntzatara itzuli dira eta 20 naziotik gorako antologiatan sartu da.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanseros Cadizko Jerez de la Frontera herrian jaio zen 1973an.[2] Ingeles Filologian lizentziatu zen eta gizarte-komunikazioan masterra lortu zuen.[5] Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan doktorea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Zaragozako Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikako irakasle hasi zen.

Poeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren poesia-lanaren zati bat ingelesera, frantsesera, italierara, holandarrera, hindira, turkiera, hebreera, grekera, errusiera, armeniera, serbocroata, arabiera eta portugesera itzuli da. Halaber, antologia eta argitalpen literario ugaritan sartu da, bai Espainian bai beste herrialde batzuetan, hala nola Italia, Mexiko, Belgika, Frantzia, Nikaragua, Mazedonia, Kolonbia, El Salvador, Turkia, Txile, Peru, India, Ekuador, Bolivia, Estatu Batuak, Armenia, Puerto Rico, Maroko eta Argentina.

Itzultzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzultzaile gisa, Edgar Allan Poe, Lewis Carroll eta Louis Aragonen itzulpenak nabarmentzen dira.

Laguntzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturara bideratutako literatura-baliabide, aldizkari eta era guztietako jardueren ohiko laguntzailea da.[6]

Fernando Marías Amondok sortutako Hijos de Mary Shelley talde artistikoaren parte da Díaz Riobello. Harekin parte hartu zuen Mary Wollstonecraft[7] feminista aitzindariaren omenezko saioetan eta Wollstonecraft izeneko liburuan. Hijas del horizonte, non beste idazle garrantzitsu batzuk ere agertzen diren, hala nola Espido Freire, Paloma Pedrero, Nuria Varela, Cristina Cerrada, Cristina Fallarás, María Zaragoza, Eva Díaz Riobello eta Vanessa Montfort.[8]

Pop Science proiektuko gaztelaniarako itzultzaile ofiziala izan zen, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen, l'Accademia Mondiale della Poesiaren eta Genevako Unibertsitatearen babespean.[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauek egin ditu:[9][10]

Poema-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matria (Visor, Madril, 2018; 2.edizioa 2019)
  • Las pequeñas espinas son pequeñas (Hiperión, Madrid, 2013; 2.edizioa 2014)
  • Fino a che siamo Itaca (CartaCanta Editore, Forlì, 2016)
  • Journal d'un scintillement (Les Éditions du Paquebot, Paris, 2012)
  • Croniria (Hiperión, Madril, 2009), (Valparaíso Ediciones USA, Tennessee, 2014)
  • Los ojos de la niebla (Visor, Madril, 2008)
  • Diario de un destello (Adonáis, Rialp, Madril, 2006)
  • Leyendas del promontorio (Villanueva de la Cañada Udala, Madril, 2005)

Bere poesia-lanaren antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La acacia roja (Tres Fronteras, Murtzia, 2008)
  • Un sueño dentro de un sueño (Logroño, 2012)
  • A las órdenes del viento (Valparaíso, Granada, 2012; 2.edizio luzatua 2015)
  • Esta momentánea eternidad. Poesía reunida 2005-2016 (Visor, Madril, 2016; 2. edizioa 2017)
  • Sin ley de gravedad. Poesía reunida 2005-2022 (Visor, Madril, 2022; 2. edizioa 2023)

Bere ardurapeko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poemas de amor (Valparaíso, Granada, 2013), Edgar Allan Poeren hautatutako poema batzuen itzulpena.
  • Mira lo que has hecho (Valparaíso, Granada, 2014), Gordon E. McNeerren poemen itzulpena.
  • Poemas (Valparaíso, Granada, 2015), traducción de una selección de poemas de Lewis Carrollen hautatutako poema batzuen itzulpena.
  • Los ojos de Elsa (Visor, Madrid, 2015), Louis Aragonen liburu ezagunenaren gaztelaniazko lehen aldiko itzulpena.
  • Antología poética (Navona, Barcelona, 2018), Sylvia Plathen Collected poems lanaren itzulpena.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari jaso ditu bere poesia-lanarengatik, eta hauek nabarmendu dira:

  • 2019an Kritikaren Saria, Matria lanarengatik, literatura-kritikariek emana, urtero ematen diete narrazio- eta poesia-libururik onenei.[11]
  • 2019an Andaluziako Kritika Saria.[12]
  • 2023an Jerezko Arte, Zientzia eta Letren San Dionisio Errege Akademiaren Letren Saria.
  • 2008an Unicaja saria.[13]
  • 2011n Treneko Poesia Saria.
  • 2013an Jaen saria.
  • 2005ean Adonais sarian akzesita, 'Diario de un destello' poema liburuarengatik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lanseros, Raquel» www.escritores.org.
  2. a b BOIX, EDUARDO. (2021-04-06). «Raquel Lanseros: «La poesía se adapta a todos los canales y ahora están las redes sociales»» Información.
  3. «Inicio» raquellanseros.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. «Libros de poemas en España» www.raquellanseros.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  5. a b Cádiz, Diario de. (2019-03-16). «La poeta jerezana Raquel Lanseros, Premio Andalucía de la Crítica» Diario de Cádiz.
  6. Raquel Lanseros
  7. Espacio. Fundación Telefónica (consultado el 6 de junio de 2015).
  8. Escritoras.com (consultado el 6 de junio de 2015).
  9. «Egilearen liburu guztiakLanseros Raquel» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  10. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Raquel Lanseros: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  11. «El escritor Antonio Soler y la poeta Raquel Lanseros, Premios de la Crítica en castellano» www.publico.es.
  12. «FINALISTAS. XXV PREMIO ANDALUCÍA DE LA CRÍTICA 2019» www.criticosliterariosandaluces.es.
  13. La escritora jerezana Raquel Lanseros se lleva el Premio Unicaja de Poesía

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]