Edukira joan

Toyo Ito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toyo Ito

(2009)
Bizitza
JaiotzaSeul1941eko ekainaren 1a (83 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Tokio
Londres
Bartzelona eta Yatsushiro (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Tama Art University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
toyo-ito.co.jp

Toyo Ito (japonieraz: 伊東 豊雄 Itō Toyō?, Seul, Japoniar Korea, 1941eko ekainaren 1a) japoniar arkitektoa da.

1965ean amaitu zituen arkitektura-ikasketak, Tokion. 1971n bere estudioa sortu zuen. Japoniar uhin berria izeneko arkitektoen belaunaldikoa da, Tadao Ando, Arata Isozaki edota Kisho Kurokawa bezala. Arata Isozakiren eragina nabari zaio, eta baita bere irakasle izan zen Kazuo Shinohararena ere.

Toyo Itoren arkitektura muturreko teknologiaren zerbitzura dago eta organikoa da; berak dioenez, arkitektura moderno ankerraren aurkako protesta da. Bere lan askotan, bera bizi den etxean, "Zilarrezko Txabola" izenekoan (1984), esate baterako, nabaria da kultura primitiboekiko duen interesa, nomadekikoa, batik bat. Interes hori klimaren zenbait ezaugarri tratatzeko duen eran nabarmentzen da, esate baterako, haizea.

Haren obra urbanorik handiena Nagoyako PMT eraikina da (1978). Interesgarriak dira, era berean, Sapporoko gonbidatuen etxea (1989), garagardo-fabrika baten azpian kokatua eta lurzoruaren topografiari egokitua; edota "Haizeen dorrea" (1986), "Haizeen eklipsea" (1989), "Aluminiozko etxea" (1971), "Nomaden Kluba" (Tokio, 1989), eta Yatsuhiro Museoa (1991). "Haizeen dorrea" eta "Haizeen eklipsea" dira bere lanik adierazgarrienak; egiazko eskultura urbanoak dira eta bietan teknologia berriak, argia eta irudia hertsiki loturik daude arkitekturarekin.

2013an Pritzker Saria irabazi du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]