Rigas Velestinlis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rigas Velestinlis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΡήγας
JaiotzaVelestino (en) Itzuli, 1757
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaVelestino (en) Itzuli
Ampelakia (en) Itzuli
Kissos (en) Itzuli
Konstantinopla
Bukarest
Viena
Lehen hizkuntzagreziera modernoa
HeriotzaBelgrad1798ko ekainaren 24a (40/41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
giza hilketa: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
frantsesa
greziera
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, kazetaria, filosofoa, itzultzailea, poeta, idazlea eta politikaria
Lan nabarmenak
MugimenduaModern Greek Enlightenment (en) Itzuli

Musicbrainz: d030ebe2-2666-4d72-878a-cf791f8ec0b9 Edit the value on Wikidata

Rigas Velestinlis (grezieraz: Ρήγας Βελεστινλής) edo Rigas Feraios (grezieraz: Ρήγας Φεραίος) (Feres, 1757Belgrad, 1798ko ekainaren 24a) greziar idazle eta iraultzailea izan zen. Greziar Pizkunde Kulturalean parte hartu zuen. Otomandar Inperioaren aurkako Balkanen matxinadan parte hartu zuen eta Greziako Independentzia Gerraren aitzindaria izan zen.

Gaztetan irakasle izan zen eta otomandarrei aurre egin zien. Athos menditik igaro ondoren, Konstantinoplara joan zen, non Alexander Ypsilantis fanariotako idazkaria izan zen.

Bukaresten eskolara itzuli eta hainbat hizkuntza ikasi zituen. Nikolaos Mavrogenis printzearentzat lan egin zuen. Itzultzaile gisa ere lan egin zuen Frantziako kontsuletxean eta grezierara itzuli zuen Marseillesa.

1793an Vienara iritsi zen, non greziar bizilagunak handi bat zegoen. Bere asmoa Napoleon Bonaparte jeneralari otomandarren aurkako matxinada baterako laguntza eskatzea zen. Grezierazko egunkari bat argitaratu zuen, Efimeris izenekoa. Frantziako Iraultzaren printzipioetan oinarritutako panfletoak, grezierazko itzulpenetan eta olerkietan ere argitaratu zituen.

Traizionatu ondoren, Austriako agintariek atxilotu egin zuten Triesten. Austriarrek Belgradeko gobernadore otomanoari eman zioten. Han espetxeratu, torturatu eta hil egin zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuliak

  • Σχολεῖον τῶν ντελικάτων ἐραστῶν. (L'École des amants délicats. Livre moral contenant le récit d'événements curieux auxquels furent mêlées les plus jolies femmes de Paris qui vécurent pendant ce siècle.), (Rétif de la Bretonne, Les Contemporaines.), Baumeister, Vienne, 1790.
  • Φυσικῆς Ἀπάνθισμα. (Florilège de physique, ou Éléments de physique, au profit des Grecs intelligents et studieux.), (Diderot et D'Alembert, Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers), Vienne, 1790.
  • Νέoς Ἀνάχαρσις. (quatrième tome des Voyages du jeune Anacharsis en Grèce. de Jean-Jacques Barthélemy), Frères Poulios, Vienne, 1797.
  • Le Trépied moral, Frères Poulios, Vienne, 1797 ; comprenant :
  • L'Olympiade. de Pietro Metastasio.
  • La Bergère des Alpes. de Jean-François Marmontel.
  • Le Premier matelot de Salomon Gessner.

Olerkiak

  • Thourios ou Hymne patriotique., Frères Poulios, Vienne, 1797.

Lan politikoak

  • Nouvelle Administration Politique, Vienne, 1797.
  • Vade mecum Militaire, Vienne, 1797.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]