Roger Frey
Roger Frey (Nouméa, 1913ko ekainaren 11 – Neuilly-sur-Seine, 1997ko irailaren 13a) Frantziako politikaria izan zen. Barne Ministro eta Kontseilu Konstituzionaleko lehendakari izan zen, besteak beste.
Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaledonia Berrian sortu zen, haren aita, François Frey han ari baitzen lanean, Le Nickel sozietateko inspektore nagusi gisa. 1940an France Libre erakundean sartu zen, eta gerra egin zuen Alemaniaren aurka.
Politikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an, Frantziako Herriaren Batasuna (RPF) alderdian sartu zen, eta laster hartu zituen alderdiko ardurak. 1951n diruzain bihurtu zen. 1958tik 1959ra Errepublika Berrirako Batasuna (UNR) alderdi gaullistako idazkari nagusi izan zen. 1959an Informazioaren Ministro bihurtu zen, eta 1960an Lehen Ministroaren ordezkari, Michel Debréren gobernuan.
Barne Ministro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961eko maiatzetik 1967ko apirilera, Frantziako Barne Ministro izan zen, lehenik Debréren gobernuan eta ondoren Georges Pompidourenean. Hark antolatu zuen polizia paralelo bat, Barbouze-ak (bizardunak, frantses argotean) izenekoa, OAS erakunde armatuaren kontra borrokatzeko, Aljeriako gerraren amaieran[1][2].
Aljeriarren manifestazio baten kontrako errepresio gogorra agindu zuen, 1961eko urriaren 17an. Manifestazio hartan dozenaka aljeriar hil zituen Poliziak, Sena ibaira botata.
Hura Barne Ministro zen garaian bahitu zuten Mehdi Ben Barka Marokoko lider ezkertiarra. Ez zen frogatu bahiketaren berri bazuenik, baina Charles De Gaulle Frantziako Errepublikako presidenteak haren utzikeria gaitzetsi zuen.
1967ko apirilaren 6tik 1971ko urtarrilaren 7ra, Parlamentuarekiko Harremanez arduratzen zen ministro ardurak bete zituen. Ondoren, 1972ko uztailaren 5era arte, Administrazioaren Erreformaz arduratzen zen ministro izan zen.
1974tik 1983ra, Frantziako Kontseilu Konstituzionaleko presidente izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Les Barbouzes ou la contre terreur. (Noiz kontsultatua: 2020/1/27).
- ↑ Poirot, Jérôme. Barbouze. (Noiz kontsultatua: 2020/1/27).
- 1913ko jaiotzak
- 1997ko heriotzak
- Frantziako politikariak
- Frantziako Gobernuko ministroak
- Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasunako politikariak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 2. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 3. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 4. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 5. legegintzaldiko Parlamentuko kideak