RuPaul's Drag Race

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
RuPaul's Drag Race
Jatorria
Jatorrizko izenburua RuPaul's Drag Race
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 11
Atalak 117
Ezaugarriak
Genero artistikoa telerrealitatea eta Lehiaketa programa
Hizkuntza ingelesa
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Logo TV Itzuli
VH1 Itzuli
Hasiera-data 2009ko otsailaren 2a
Historia
Jasotako sariak Primetime Emmy Award for Outstanding Reality-Competition Program
70th Primetime Emmy Awards

Primetime Emmy Award for Outstanding Reality-Competition Program
71st Primetime Emmy Awards
Kanpo loturak
www.logotv.com/shows/rupauls-drag-race

RuPaul's Drag Race telerrealitate telebista-saio estatubatuarra da, talent show formatukoa. World of Wonder ekoiztetxeak sortua, lehen zortzi denboraldiak Logo TV telebista kateak aireratu zituen, eta 9. denboralditik VH1 kateak aireratzen du. Netflix plataformak denboraldi guztietako atalak eskaintzen ditu. Saioan RuPaulek AEBko Hurrengo Drag Superizarra aurkitu nahi du, RuPaul saioaren ekoizlea, aurkezlea, lehiakideen mentorea eta epaile nagusia delarik. Lehiakideek erronka eta froga ezberdinak burutu behar dituzte astero. Epaimahaikideak RuPaul bera, Michelle Visage, Ross Mathews, Carson Kressley eta beste gonbidatu batzuk dira: lehiakideen eginkizuna eta aurrerapena baloratu eta kritikatzen dute planteatzen den froga eta erronka bakoitzean. Erronken artean ibiltoki paseak, argazki sesioak, monologoak, antzespenak, dantza frogak, edo joste eta makillaje frogak daude, besteak beste.

RuPaul's Drag Race-en 11 denboraldi eman dira 2009tik, eta bi spin-off sortu dira, RuPaul's Drag U eta RuPaul's Drag Race All Stars. Saioa Logo TV-ren saio arrakastatsuena da.[1]. Hainbat herrialdetan saioaren egokitzapen propioak ekoitzi dituzte.

Saioak Terrealitate Lehiaketa onenaren Primetime Emmy saria eskuratu zuen 2018an eta 2019an, eta Telerrealitate Aurkezle onenaren Emmy Saria 2016an, 2017an, 2018an eta 2019an.[2][3][4][5]

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal bakoitzak froga ezberdinak batzen ditu. Lehenik, lehiakideek denbora eta baliabide murritzeko erronka bat burutu behar izaten dute, mini challenge deiturikoa. Mini challenge frogaren irabazkeak ataleko erronka nagusirako (maxi challenge deiturikoa) abantail bat eskuratu ohi du. Maxi challenge erronka banakakoa edo taldekoa izan daiteke. Koreografia bat burutzea, edo sketch batean antzeztea izan daiteke erronka nagusia, besteak beste. Erronka nagusiaren ondoren, lehiakideek look oso bat (janzkera eta makillajea) aurkeztu behar dute lehiaketaren ibiltoki nagusian; atal bakoitzak gai tematiko bat izan ohi du ibiltokirako. Batzuetan maxi challenge erronkaren xedea ibiltokirako look-a guztiz sortzea izaten da. Epaimahaikideek lehiakideak ebaluatzen dituzte, bai maxi challenge erronkan egindakoaren zein ibiltoki nagusian aurkeztutakoaren arabera, eta RuPaulek ataleko irabazlea erabakitzen du. Horrez gain, bi lehiakide kanporatzeko arriskuan jartzen ditu. Bi izendatuak aurrez aurre lehiatzen dira eszenatokian abesti famatu bati lip sync (ezpainen sinkronia edo playback) eginez. RuPaulek bietako bat libratzen du.

Epaimahaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakideen eginkizuna epaimahai batek ebaluatzen du.

Epaimahaikideak
Epaimahaikidea Denboraldia
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
RuPaul
nagusia
Merle Ginsberg
nagusia gonbidatua
Santino Rice
nagusia gonbidatua
Michelle Visage
nagusia
Billy B
nagusia
Ross Mathews
gonbidatua nagusia
Carson Kressley
nagusia

Epaimahaikide nagusi eta txandakakoen gain, astero epaimahaikide gonbidatuak azaltzen dira saioan. Besteak beste, Paula Abdul, Pamela Anderson, Ariana Grande, Miley Cyrus, Neil Patrick Harris, Debbie Reynolds, Kat Dennings, Demi Lovato, Rose McGowan, Olivia Newton-John, Rebecca Romijn, Kate Upton, John Waters, Candis Cayne, Natalie Cole, Dita Von Teese, Vanessa Williams, Kesha, Shania Twain, Christina Aguilera eta Lady Gaga epaimahaikide gonbidatuak izan dira.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Estreinaldia Finala Irabazlea Finalista(k) Miss Congeniality
(adeitasunaren saria)
1 2009ko otsailaren 2 2009ko martxoaren 23 BeBe Zahara Benet Nina Flowers Nina Flowers
2 2010eko otsailaren 1 2010eko apirilaren 26 Tyra Sanchez Raven Pandora Boxx
3 2011ko urtarrilaren 25 2011ko maiatzaren 2 Raja Manila Luzon Yara Sofia
4 2012ko urtarrilaren 30 2012ko apirilaren 30 Sharon Needles Chad Michaels
Phi Phi O'Hara
Latrice Royale
5 2013ko urtarrilaren 28 2013ko maiatzaren 6 Jinkx Monsoon Alaska Thunderfuck
Roxxxy Andrews
Ivy Winters
6 2014ko otsailaren 24 2014ko maiatzaren 19 Bianca Del Rio Adore Delano
Courtney Act
BenDeLaCreme
7 2015ko martxoaren 2 2015ko ekainaren 1 Violet Chachki Ginger Minj
Pearl
Katya Zamolodchikova
8 2016ko martxoaren 7 2016ko maiatzaren 16 Bob the Drag Queen Kim Chi
Naomi Smalls
Cynthia Lee Fontaine
9 2017ko martxoaren 7 2017ko ekainaren 23 Sasha Velour Peppermint Valentina
10 2018ko martxoaren 22 2018ko ekainaren 28 Aquaria Eureka O'Hara
Kameron Michaels
Monét X Change
11 2019ko otsailaren 28 2019ko maiatzaren 30 Yvie Oddly Brooke Lynn Hytes Nina West

Rupaul's Drag Race All Stars[aldatu | aldatu iturburu kodea]

All Stars spin-off saioan lehiakide ohi deigarrienetako batzuei berriz ere lehiatzeko aukera eskaintzen zaie.

Denboraldia Estreinaldia Finala Irabazlea Finalista(k)
1 2012ko urriaren 22 2012ko azaroaren 26 Chad Michaels Raven
2 2016ko abuztuaren 25 2016ko urriaren 27 Alaska Thunderfuck Detox Icunt
Katya Zamolodchikova
3 2018ko urtarrilaren 25 2017ko martxoaren 15 Trixie Mattel Kennedy Davenport
4 2018ko abenduaren 14 2019ko otsailaren 15 Monét X Change
Trinity The Tuck

Nazioarteko egokitzapenak eta bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulan beste herrialdeetan egindako egokitzapenak eta bertsioak azaltzen dira. Batzuk World of Wonder ekoiztetxe berak sortu ditu edo egokitzapen ofizialak dira, eta beste batzuk RuPaul's Drag Race saioan inspiratuta sortu ziren.

     Egun aireratzen da
     Denboraldia planifikatua
     Denboraldia amaituta
Herrialdea Izenburua Katea(k) Estreinaldia Epaimahikideak Denboraldiak eta irabazleak Erref.
 Alemania Queen of Drags ProSieben 2019ko azaroaren 14 1. denboraldia, 2019: Etorkizunean [6]
 Australia Drag Race Australia Jakiteke Jakiteke Jakiteke Jakiteke [7]
 Erresuma Batua RuPaul's Drag Race UK BBC Three 2019ko urriaren 3
  • RuPaul
  • Michelle Visage
  • Alan Carr
  • Graham Norton
1. denboraldia, 2019: Aireratzen [8]
 Kanada Drag Race Canada Crave
OutTV
Por determinar
  • Brooke Lynn Hytes
  • Jeffrey Bowyer-Chapman
  • Stacey McKenzie
1. denboraldia, 2020: Etorkizunean [9]
 Thailandia Drag Race Thailand LINE TV 2018ko otsailaren 15
  • Araya In-dra
  • Pangina Heals
1. denboraldia, 2018: Natalia Pliacam
2. denboraldia, 2019: Angele Anang
[10]
 Txile The Switch Drag Race Mega 2015ko urriaren 8
  • Íngrid Cruz
  • Juan Pablo González
  • Sebastián Errázuriz
  • Nicole Gaultier
1. deboraldia, 2016: Luz Violeta
2. denboraldia, 2018: Miss Leona Winter
 Zeelanda Berria House of Drag TVNZ OnDemand
OutTV
2018ko azaroaren 15
  • Kita Mean
  • Anita Wigl'it
1. denboraldia, 2018: Hugo Grrrl [11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.