Sark
Sark | |||
---|---|---|---|
Sercq Sèr / Cerq | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
| |||
Guernsey-Sark.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | 49°25′59″N 2°21′39″W | ||
Azalera | 5.45 | ||
Punturik altuena | Le Moulin (en) | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Britainiar Koroaren menpeko lurraldea, Guerneseyko parte | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Legebiltzarra | Chief Pleas (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 600 | ||
Dentsitatea | 109,09 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
ISO 3166-1 alpha-2 | baliorik ez eta CQ | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | baliorik ez eta CRQ | ||
sark.co.uk |
Sark (frantsesez: Sercq,, sɛʁ ahoskatua; sarkeraz: Sèr or Cerq) Kanaleko uharteetako bat da, Britainiar Koroaren menpekoa, Guerneseyko Bailegokoa. Bere parlamentu eta lege propioak ditu. Sarkeko uhartean, ibilgailuak debekatuta daude eta bakarrik zaldi edo traktore bidezko ibilgailuak daude baimenduta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mantxako kanala, 1565. Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu eta Helier de Carteret Jerseyko Saint Oueneko jaunari eman zion. Bost kilometro koadro inguruko irlatxoa hutsik zegoen garai hartan, ofizialki behintzat. Erdi Aroan hainbat komunitate monastikoren bizitoki izan arren, XV. mendetik aurrera piraten babesleku izan zen eta, beraz, kontzesio horren bidez, erreginak piratak uxatu nahi zituen. 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean, eta piraten gotorleku izandakoa, erregimen feudalaren gotorleku bihurtu zen; 2021ean Sarkeko gobernua Christopher Beaumont Sarkeko 32. seigneur edo jaunaren esku zegoen oraindik.[1]
XVII. mendean, 40 familia maizterrek ahaleginak egin zituzten uhartean sistema konstituzional bat ezartzeko, kanaleko beste irla batzuetan edo, adibidez, Jerseyn gertatu bezala, baina ez zuten aldaketarik lortu ez orduan eta ez handik aurrera. Nekazaritzaz bizitzen jarraitu zuten. XX. mende bukaeran uhartean turismoa ustiatzen hasi ziren arren, jarduera eta horren etekina kanpokoen esku zegoen eta dago oraindik. Azken urteotan, David eta Frederick Barclay anaiek, besteak beste The Daily Telegraph egunkariaren eta The New Yorker aldizkariaren jabe milioidunek, kontrolatzen dute uharteko jarduera ekonomikoa.[1].
2008an egin ziren lehenengoz hauteskundeak Sark uhartean. Erresuma Batuko Kontseiluak apirilean onartu zuen uhartearen lege erreforma. Horrenbestez, sistema feudala abolitu zuten, ofizialki. Baina Sarkeko maizter zaharrek salatu zuten praktikan ezer gutxi aldatu dela: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du; sistema berriak ezarritako seneskal kargua bizi osorako da eta, horregatik, diktaduratzat jotzen dute; eta zerga-sistema berezia ez da ia aldatu, hau da, Sarkek paradisu fiskala izaten jarraitzen du, Barclay anaien eta antzekoen mesedetan.[1].
Badirudi azken urteetan Sark hustutzen ari dela. Datu zehatzik ez dago, azken errolda ofiziala 1970eko hamarkadan egin baitzen –492 biztanle zituen orduan–, baina irla birpopulatzeko ekimenek “basailuak” alde egiten ari direla adierazten dute. Esaterako, Swen Lorenz alemaniar enpresarioak “biztanle” berriak erakartzeko kanpaina abiatu du. Uharteko bizimodu lasai eta ekologikoa saltzen du bere webgunean; irlara soilik itsasontziz iritsi daiteke eta bertan ez dabil motordun ibilgailurik. Baina, beste ezaugarri batzuk ere azpimarratzen ditu: “zerga minimoak”, “gobernuaren gehiegizko erregulaziotik aske izatea”… Eta mezua ez dio edozein herritarri luzatzen, “enpresarioei, inbertitzaileei eta librepentsalariei” (sic) baizik.[1].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Year | 1274 | 1821 | 1831 | 1841 | 1851 | 1861 | 1871 | 1881 | 1891 | 1901 | 1911 | 1921 | 1931 | 1939 | 1951 | 1961 | 1971 | 2008 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sark | >400 | 488 | 543 | 785 | 580 | 583 | 546 | 571 | 570 | 504 | 579 | 611 | 571 | 430 | 555 | 550 | 584 | >474 | >492 |
Brecqhou | 0 | 0 | 5 | 0 | 0 | 5 | 7 | 2 | 2 | 0 | 3 | 6 | 0 | 10 | 11 | 6 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Nagore Irazustabarrena, «Sark, Europako azken lurralde feudala», Argia, 2021-01-24, CC-BY-SA lizentzia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarkeko Gobernuaren webgunea (Ingelesez)