Xabier Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabi Alonso» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Xabier Alonso
Xabi Alonso FCB.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa1981eko azaroaren  25a (37 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Lehen hizkuntza euskara
Familia
Aita Periko Alonso
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad B1999-2000392
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2000-20041149
600px Blue HEX-00529F Purple HEX-A2214B.svg Eibar KE2000-2001140
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2000-200010
Flag of None.svg Euskal Herriko futbol selekzioa2001-201250
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2002-200390
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2003-201411416
Flag of None.svg Liverpool Football Club2004-200914315
Flag of None.svg Real Madril2009-20141584
Flag of None.svg FC Bayern München2014-2017795
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 76 kilogramo
Altuera 183 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm2703573

Xabier Alonso Olano, ezagunagoa Xabi Alonso izenarekin, (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko azaroaren 25a) futbolari ohia da, 2000ko hamarkadako Europako ospetsuenetakoa. Eibarren eta Errealean hainbat urtez jokatu ondoren, Liverpool futbol talde ingelesak fitxatu zuen 2004. urtean. Talde horrekin futboleko Txapeldunen Liga irabazi zuen 2005ean. Espainiako eta Euskal Herriko selekzioetan jokatu du hainbat aldiz. Periko Alonsoren semea eta Mikel Alonsoren anaia da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad B taldean hasi zen 1999-2000ko denboraldian. Hurrengo urtean igo zuten talde nagusira, eta haiekin aritu zen hiru denboraldiz, guztira 123 partida jokatuta eta 10 gol lortuta (ligan 116 partida eta 9 gol). Tartean, Eibar taldean utzita jokatu zuen 2000/2001 denboraldian (14 partida, 0 gol).

Talde txuri-urdinean joko antolatzailetzat nabarmendu zen; eta, urte bikaina egin ondoren, txapeldunorde gelditu zen Errealarekin.

Ospea irabazita, kanpora joateko eskaintzak jasotzen hasi zen, eta 2004an Ingalaterra aldera joan zen jokatzera, Liverpool FC taldeak fitxatuta. Hango jarraitzaileek harrera beroa egin zioten, eta 5 denboraldiz jokatu izan du talde gorriarekin. Birritan jokatu zuen Txapeldunen Ligako finala, eta 2005ean irabazi. Liverpoolekin guztira 210 partidatan ibili eta 19 gol sartu eta gero, 2009an Real Madrilek jokalaria bereganatu zuen. Azkenik, 2014/2015 denboraldian Bayern Munichek fitxatu zuen. 2017ko udaran futbolari gisa erretiroa hartu zuen.[1]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 1999/00 39 2 - - - - - - - - 39 2
Denera 39 2 - - - - - - - - 39 2
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 1999/00 0 0 1 0 - - - - - - 1 0
Denera 0 0 1 0 - - - - - - 1 0
Eibar
Euskal Herria
2. 2000/01 14 0 0 0 - - - - - - 14 0
Denera 14 0 0 0 - - - - - - 14 0
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2000/01 18 0 0 0 - - - - - - 18 0
1. 2001/02 29 3 0 0 - - - - - - 29 3
1. 2002/03 33 3 1 0 - - - - - - 34 3
1. 2003/04 34 3 0 0 8 1 - - - - 42 4
Denera 114 9 1 0 8 1 - - - - 123 10
Liverpool
Ingalaterra
PL 2004/05 24 2 0 0 8 1 - - - - 32 3
PL 2005/06 35 3 5 2 10 0 - - 3 0 53 5
PL 2006/07 32 4 3 0 15 0 - - 1 0 51 4
PL 2007/08 19 2 4 0 4 0 - - - - 27 2
PL 2008/09 33 4 4 0 10 1 - - - - 47 5
Denera 143 15 16 2 47 2 - - 4 0 210 19
Real Madril
Espainia
1. 2009/10 34 3 0 0 7 0 - - - - 41 3
1. 2010/11 34 0 7 1 11 0 - - - - 52 1
1. 2011/12 36 1 4 0 10 0 - - 2 1 52 2
1. 2012/13 28 0 7 0 10 0 - - 2 0 47 0
1. 2013/14 26 0 7 0 9 0 - - - - 42 0
1. 2014/15 0 0 0 0 0 0 - - 2 0 2 0
Denera 158 4 25 1 47 0 - - 6 1 236 6
Bayern
Alemania
BL 2014/15 26 2 4 0 10 2 - - 0 0 40 4
BL 2015/16 26 0 4 1 8 1 - - 1 0 39 2
BL 2016/17 27 3 3 0 7 0 - - 1 0 38 3
Denera 79 5 11 1 25 3 - - 2 0 117 9
Ibilbide osoan 546 35 54 4 127 6 - - 12 1 740 46

Nazioarteko selekzio txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Espainiako selekzioarekin Europako txapelketa nagusia ere eskuratu zuen. 2009ko uztaila arte 56 partida jokatu eta espainiar taldearekin eta 5 gol sartu zituen. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere partiduak jokatu ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010. urtean Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Berria.eus «Erretiroa hartuko du Xabi Alonsok, sasoia amaitzean» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Alonso Aldatu lotura Wikidatan