Shiga (prefektura)

Koordenatuak: 35°00′16″N 135°52′07″E / 35.00436°N 135.8685°E / 35.00436; 135.8685
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shiga prefektura
滋賀県
 Japonia
Ereserkia
Shiga Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-25
HiriburuaŌtsu
governor of Shiga Prefecture (en) ItzuliTaizo Mikazuki (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°00′16″N 135°52′07″E / 35.00436°N 135.8685°E / 35.00436; 135.8685
Azalera4,017,36 km²
MugakideakKyoto, Mie, Fukui eta Gifu
Punturik altuenaMount Ibuki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.411.168 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKansai
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
www.pref.shiga.lg.jp/multilingual/english/index.html www.pref.shiga.lg.jp

Shiga prefektura (japonieraz: 滋賀県 Shiga-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Lurraldea Biwa aintziraren inguruan zabaltzen da eta hiriburua Ōtsu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefektura-sistema ezarri aurretik, Shigaren eremuak Ōmi edo Gōshū izena zuen. Ōmik Japoniako ekialdea eta mendebaldea lotzen zituen, eta merkataritza-gune garrantzitsua izan zen.

Han sistemaren abolizioaren ondoren, Ōmi eremuan zortzi prefektura sortu ziren, eta Shigako prefektura osatuz batu ziren 1872ko irailean.

Geografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honshu uharteo mendebaldean dago. Mugakideak hauek dira: iparraldean,Fukui; ekialdean Gifu; hego-ekialdean Mie; mendebaldean, Kyoto.

Biwa aintzira, Japoniako handiena, prefekturaren erdian dago, eta prefekturaren azaleraren seiren bat hartzen du. Azaleraren % 37 natura-parke gisa babestuta dago. Seta ibaia Biwa aintziran hasten da eta Osakako Badiareino joaten da. Prefektura hainbat mendilerrok inguratu eta ixten dute, Hira eta Hiei mendiak mendebaldean, Ibuki mendiak ipar-ekialdean eta Suzuka mendiak hego-ekialdean. Ibuki mendia (1.377m) da prefekturako garaiena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shigako klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Hegoaldea beroa da; iparraldea, berriz, hotagoa da, eta elur ugari egiten du. Horregatik, eski-estazioak daude.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shiga prefekturaren mapa, erdian Biwa aintzira dauka.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Ōtsu (hiriburua, 329.024 biztanle)
  2. Kusatsu (123.512 bizt.)
  3. Higashiōmi (117.487 bizt.)
  4. Hikone (110.945 bizt.)
  5. Kōka (94.007 bizt.)
  6. Nagahama (83.555 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aishō
Hino
Ryūō
Kōra
Taga
Toyosato

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefekturaren seiren bat landatua dago, eta % 90 arroz soroak dira. Honetaz gain ekialdeko Shiga abeltzaintzarengatik da ezaguna, mendebaldea aldiz te berdearengatik.

Biwa aintziran arrantza egiten da eta perla haztegiak ere badaude.

60. hamarkadan industria garatu zen eta prefekturaren Barne Produktuaren %44'8aren jatorria berau da. Japoniako prefekturen artean bigarren sektoreak duen portzentai handiena da. Informatika eta teknologia konpainiak dira gehienak baina prefekturako industria tradizionala oihalgintza izan da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]