Tokushima (prefektura)
| Tokushima prefektura 徳島県 | |||
|---|---|---|---|
| Ereserkia | |||
| Tokushima Kenmin no Uta (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| ISO 3166-2 | JP-36 | ||
| Hiriburua | Tokushima | ||
| governor of Tokushima Prefecture (en) | Kamon Iizumi | ||
| Zatiketa | ikusi
| ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 34°03′56″N 134°33′33″E / 34.0656°N 134.5592°E | ||
| Azalera | 4,144,95 km² | ||
| Mugakideak | Ehime, Kōchi, Kagawa eta Hyōgo | ||
| Punturik altuena | Tsurugi mendia | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 721.721 (2020ko irailaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
| Dentsitatea | 184 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Eskualdea | Shikoku | ||
| Uhartea | Shikoku | ||
| Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
| pref.tokushima.lg.jp, pref.tokushima.lg.jp…, pref.tokushima.lg.jp…, pref.tokushima.lg.jp…, pref.tokushima.lg.jp… eta pref.tokushima.lg.jp… | |||
Tokushima prefektura (japonieraz: 徳島県, Hepburn: Tokushima-ken) Japoniako Shikoku uharteko ekialdeko prefektura bat da. Hiriburua Tokushima hiria da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokushima prefektura Shikoku uhartearen ekialdean dago, eta Awaji uhartera lotuta dago Ōnaruto zubiaren bidez. Handik, beste zubi baten bidez, Honshu uhartearekin lotuta dago. Prefekturaren iparraldeko ertzean Sanuki mendiak daude. Azaleraren % 9 natura-parke gisa babestuta dago: bertan dago Setonaikai Parke Nazionala. Maila baxuagoko beste 8 parke ere badira.
Tsurugi mendia prefekturako handiena da eta Shikoku uharteko bigarrena.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzan, basogintzan eta arrantzan oinarritzen da prefekturako ekonomia. Arroza, barazkiak eta loreak ekoizten dira. Industria Tokushima eta Naruto barrutietan garatu da.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri handienak:
- Tokushima (hiriburua, 266.370 biztanle)
- Anan (77.099 bizt.)
- Naruto (62.453 bizt.)
- Yoshinogawa (44.905 bizt.)
Hiri guztiak:
- Anan
- Awa
- Komatsushima
- Mima
- Miyoshi
- Naruto
- Tokushima (hiriburua)
- Yoshinogawa
Herriak barrutika sailkatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tsurugi mendia (1.954m).
- Ryōzen-ji tenplua (Shikokuko erromesbidea).
- Awa Odori Kaikan museoa.