Aomori (prefektura)

Koordenatuak: 40°49′29″N 140°44′26″E / 40.82461°N 140.74056°E / 40.82461; 140.74056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aomori prefektura
 Japonia
Ereserkia
Aoi Mori no Message (en) Itzuli
Aomoriken sanka (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-02
HiriburuaAomori
governor of Aomori Prefecture (en) ItzuliSōichirō Miyashita (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak40°49′29″N 140°44′26″E / 40.82461°N 140.74056°E / 40.82461; 140.74056
Azalera9,607,11 km²
MugakideakAkita, Iwate eta Hokkaido (en) Itzuli
Punturik altuenaMount Iwaki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.232.303 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea154 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaTōhoku
UharteaHonshu
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli eta UTC+09:00
pref.aomori.lg.jp eta pref.aomori.lg.jp…
Aomori prefekturako mapa.

Aomori prefektura (japonieraz: 青森県 Aomori-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Aomori hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza arte, Aomori prefekturako ingurua Mutsu probintzia izan zen.

Aomori hiriak sute suntsigarri bat jasan zuen 1910eko maiatzaren 3an. Haize biziek eraginda, suteak hiri osoa erre zuen: 26 pertsona hil ziren eta 160 zauritu; horrez gainera, 5.246 etxe erre ziren.

Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuen B29 bonbaketariek hiriaren % 90 bonbardatu zuten.

1985eko martxoan, 23 urteko lanen ondoren, 53,85 km luzeko Seikan tunelak Honshū and Hokkaidō uharteak lotu zituen, eta 1988an, 3 urte geroago, bi uharteen arteko trenbidea inauguratu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aomori prefektura Honshūko prefekturarik iparraldekoena da, eta Hokkaidō uhartearen aurrez aurre dago, bien artean Tsugaruko itsasartea dagoela. Hegoaldean Akita eta Iwate prefekturak ditu mugakide. Shimokita penintsula Honshūko punturik iparrekoena da. Shimokita penintsularen eta Tsugaru penintsularen artean Mutsu badia dago. Bi penintsulen artean, halaber, Natsudomari penintsula dago, besteak baino txikiagoa; Ōu mendien ipar-muturra da.

Lurraldearen % 12 natura-parke gisa babestuta dago. Nabarmentzekoa da Towada-Hachimantai Parke Nazionala. Bestetik Gizateriaren Ondare izendaturiko Shirakami-Sanchi basoaren zati bat ere Aomori prefekturan dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Aomori (hiriburua, 305.884 biztanle)
  2. Hachinohe (241.613 bizt.)
  3. Hirosaki (185.865 bizt.)
  4. Towada (66.834 bizt.)
  5. Mutsu (62.220 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]