Kagoshima (prefektura)
| Kagoshima prefektura 鹿児島県 | |||
|---|---|---|---|
| Ereserkia | |||
| Kagoshima Kenmin no Uta (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| ISO 3166-2 | JP-46 | ||
| Hiriburua | Kagoshima | ||
| governor of Kagoshima Prefecture (en) | Kōichi Shiota (en) | ||
| Zatiketa | ikusi
| ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 31°33′36″N 130°33′29″E / 31.56°N 130.5581°E | ||
| Azalera | 9,188,67 km² | ||
| Mugakideak | Miyazaki, Kumamoto eta Okinawa | ||
| Punturik altuena | Mount Miyanoura (en) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.586.435 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
| Dentsitatea | 186,90 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Eskualdea | Kyushu | ||
| Uhartea | Kyushu | ||
| Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
| Matrikula | 鹿児島 eta 奄美 | ||
| pref.kagoshima.jp | |||

Kagoshima prefektura (japonieraz: 鹿児島県, Hepburn: Kagoshima-ken) Japoniako Kyushu uhartearen hegoaldea eta Amami uharteak (Ryukyu) hartzen dituen prefektura bat da. Hiriburua Kagoshima hiria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kagoshima prefektura antzinako Ōsumi eta Satsuma probintzie dagokie, Ryukyu uharteen iparraldea barne. Kagoshima hiria itsas armadaren base garrantzitsua izan zen Japoniaren XX. mendeko gerretan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kagoshima prefektura Kyushuko hego-mendebaldean dago, Kagoshimako Badia inguratuz, eta barne hartzen du hego-mendebalderantz luzatzen den ehun bat kilometroko uharte-kate bat ere. Haietatik garrantsitsuenak Amami uharteak dira.
Prefekturak 2.632 km-ko kostaldea du (28 uharteen kostaldea barne). Mendebaldetik Itsaso Horiak inguratzen du; hegoaldean, Okinawa prefektura du mugakide, Kumamoto iparraldean, eta Miyazaki ekialdean. Badia bat du, Kagoshimako badia, Satsuma eta Ōsumi penintsulen artean.
Zenbait sumendi daude lurraldean; nagusia Sakurajima da, Japoniako sumendirik aktiboenetako bat.
Lurraldearen % 9 natura-parke gisa babestuta dago. Aipagarriak dira Kirishima-Yaku eta Unzen-Amakusa parke nazionalak. Yakushima uhartea, Kyushutik 61 kilometro hegoaldera dagoena, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1993an.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzak tradizio handia du (te berdea, batata, arroza...).
Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak zenbait instalazio ditu prefekturan, hala nola Tanegashimako espazioratzeko basea, Japoniako nagusia, eta Uchinoura zentro espaziala.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri handienak:
- Kagoshima (hiriburua, 605.196 biztanle)
- Kirishima (127.726 bizt.)
- Kanoya (105.673 bizt.)
- Satsumasendai (100.730 bizt.)
- Aira (74.611 bizt.)
Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Yakushima (Gizateriaren Ondarea).
-
Sakurajima mendia.
-
Meiji berrezarkuntzaren museoa (Kagoshima).
-
Kirishima-Jingū santutegia.
Nazioarteko harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Kagoshima prefekturak dituen hiri eta eskualde senidetuak:
Miami (AEB)
Napoli (Italia)
Ipar Jeolla probintzia (Hego Korea) (1989)
Georgia (AEB) (AEB) (1966)
Jiangsu (Txina)
Gifu (prefektura) (Japonia) (1971)