Nagasaki (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagasaki prefektura
長崎県
 Japonia
Albuquerque Bridge-Sasebo River, Sasebo.jpg
Flag of Nagasaki Prefecture.svg Emblem of Nagasaki Prefecture.svg
Ereserkia
Minami no Kaze (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-42
HiriburuaNagasaki
governor of Nagasaki Prefecture (en) ItzuliHōdō Nakamura (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak32°58′00″N 129°48′00″E / 32.966666666667°N 129.8°E / 32.966666666667; 129.8Koordenatuak: 32°58′00″N 129°48′00″E / 32.966666666667°N 129.8°E / 32.966666666667; 129.8
Map of Japan with highlight on 42 Nagasaki prefecture.svg
Azalera4,104,48 km²
MugakideakSaga
Punturik altuenaUnzen
Demografia
Biztanleria1.305.650 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea351 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKyūshū
UharteaKyūshū
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.nagasaki.jp, pref.nagasaki.jp…, pref.nagasaki.jp… eta pref.nagasaki.jp…
Nagasaki prefekturako mapa

Nagasaki prefektura (japonieraz: 長崎県 Nagasaki-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. 2012ko erroldaren arabera 1.407.904 biztanle ditu. Hiriburua Nagasaki hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagasaki prefektura Hizen antzinako probintziaren mendebaldeko erdia Tsushima eta Iki antzinako probintzien bat egitetik sortu zen. Txinatik eta Koreatik gertu egonik, historian zehar merkataritza- eta pirata-gunea izan da Hirado ingurua.

XVI. mendean misiolari katolikoak eta merkatari portugesak iritsi ziren, eta Hiradon eta Nagasakin merkataritza-postu garrantzitsuak ezarri zituzten. Geroago, Tokugawa Aroan, misiolariak kanporatuak izan ziren, eta merkataritza murriztua. Hala ere kristatutasuna hedatu egin zen eskualdean.

Meiji berrezarkuntzaren garaian, Nagasaki eta Sasebo kanpo-merkataritzako portu nagusietakoak izan ziren, eta Japoniako itsas armadaren baseak eta ontziolak ezarri ziren. 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek bonba atomiko bat jaurti zuten Nagasakin. 73.000 pertsona hil ziren, eta beste hainbeste zauritu, eta eraikin asko birrinduta gelditu ziren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagasakik Saga prefektura du mugakide ekialdean. Gainerako aldeetatik, urez inguratuta dago: Ariake badia, Tsushimako itsasartea eta Ekialdeko Txinako itsasoa. Prefekturak uharte asko ditu, hala nola Tsushima eta Iki. Prefekturak itsas portu ugari ditu. Sasebon Estatu Batuetako itsas armadaren base bat dago.

Kyushuren iparraldeko eta mendebaldeko uharteak ere prefektura honetan sartzen dira; Tsushima uhartea, Japonia eta Korearen artean dagoena, Gotō uharteak, Iki uhartea eta Kujūku uharteak.

Prefekturako lurraldearen % 10 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Saikai eta Unzen-Amakusa parke nazionalak, besteak beste.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Nagasaki (hiriburua, 448.792 biztanle)
  2. Sasebo (254.650 bizt.)
  3. Isahaya (142.635 bizt.)
  4. Ōmura (89.650 bizt.)
  5. Minamishimabara (52.347 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]