Susan Meiselas
Susan Meiselas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1948ko ekainaren 21a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Sarah Lawrence College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, fotokazetaria, kazetaria, unibertsitateko irakaslea eta artista |
Enplegatzailea(k) | Leidengo Unibertsitatea (2007 - 2012) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Magnum Photos |
susanmeiselas.com | |
Susan Meiselas (Baltimore, Maryland, 1948ko ekainaren 21a) argazkilari estatubatuarra da. Magnum Photos Agentziako kidea da 1976tik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susan Meiselasek bigarren hezkuntzako ikasketak Woodmeren (New York) egin zituen, eta, gero, arte master bat lortu zuen Harvard Unibertsitatean.
Bere lehen argazki-seriea Ingalaterra Berriko ferietako striptease dantzariei buruzko erreportaje bat izan zen, artean New Yorkeko eskola publikoetan argazki-irakasle zela. Garai hartan, kazeta bakar batek ere ez zituen argazki horiek argitaratu nahi izan. Susan Meiselasek, hala ere, Carnival Strippers, Strip-tease forain liburuan argitaratu zuen bere lana 1976an.[2]
Urte berean, Gilles Peress argazkilari frantziarra ezagutu zuen, eta New Yorkeko Magnum Photos agentzian hasi zen lanean, osoki argazkilaritzara dedikatzeko. Laneko enkarguekin batera, argazkilariak bere proiektu pertsonalak garatu zituen.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterra Berriko striptease dantzariei lotu eta gero, Roe, Jojo, Carol, Lisa, Dee, Frankie eta Juliaz zaletu zen argazkilaria. Bi urtez, Little Italy auzoko (New York) neska gazte talde horren egunerokoaren jarraipena egin zuen. Prince Street Girls[3] seriea da erreportaje horren ondorioa.
1978tik aurrera, Susan Meiselas Nikaraguako diktaduraren aurka antolatzen hasi ziren sandinistei buruz interesatu zen. Bakarrik joan zen hara, espainierazko hitz bakar bat jakin gabe. Latinoamerikako iraultzari eta giza eskubideei buruzko gaiei buruzko erreportajeengatik egin zen ezagun bereziki. 1979an, bere argazkirik ezagunenetako bat egin zuen: Che Guevararen antza duen iraultzaile bat, barrikada batetik Molotov koktel bat jaurtitzeko prest. Nicaragua liburua (1981ean argitaratua), koloretako gerrako argazkien bere lehen lanetakoa izan zen.[3][4]
90eko hamarkadaren hasieran, Nick Broomfield lagun zuzendariak Pandora's Box strip-tease kluba aurkeztu zion, zeinari eskaini nahi zion HBO katerako dokumental bat. Lekuaren teatraltasunaz liluratuta, argazkilariak bere lehen maiteekin zuen harremana berreskuratu zuen, ordukoan kolorea erabiliz.[5] Fotokazetari-lanean geldialdi bat eginik, Susan Meiselasen proiektua 2001ean argitaratu zen Trebruk argitaletxean: Pandora's Box.[6]
1997an, Susan Meiselasek herri kurduaren historiaren eta identitatearen berreraikitze-lan bat egin zuen irudiaren bidez, bere argazkiak antzinako argazkiekin, prentsako ebakinekin eta eskualde hartan egin zituen bidaietan han-hemenka bildutako lekukotasunekin lotuz. Ekialde Hurbilera egindako bidaietatik sortu zen Kurdistan: In the Shadow of History bilduma kolaboratiboa.[3]
2018an, Susan Meiselas: Mediations izeneko atzera begirako erakusketa handi bat izan zen Galerie nationale du Jeu de Paumemuseoan, Parisen[7].[8]
2019an, argazkilaritzan emakumeek duten tokia nabarmentzeko argazkigintzako Women In Motion saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Sari hura Arlesko Topaketek[9] eta Kering Fundazioak[10] ematen zioten, François-Henri Pinault buru zela. Eta, urte hartan bertan, Alemanian Deutsche Börse Fundazioaren argazkigintzako saria jaso zuen.
Sariak eta goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979: Robert Capa Gold Medal saria, AEB
- 1982: Leica Award for Excellence, AEB
- 1982: Photojournalist of the Year Award of the American Society of Media Photographers
- 1984: Fellowship from the National Endowment of the Arts, AEB
- 1985: Engelhard Award, Institute of Contemporary Art, AEB
- 1987: Lyndhurst Foundation, AEB
- 1992: MacArthur Fellowship, AEB
- 1994: Maria Moors Cabot Prize, Columbia Journalism School, AEB
- 1994: Hasselblad Fundazioaren Nazioarteko Saria, Suedia
- 1995: Rockefeller Foundation, Multi-Media Fellowship, AEB
- 2005: Cornell-Capa saria, ICP, AEB
- 2006: Royal Photographic Societyren mendeurreneko domina[11]
- 2008: Lucie Fotokazetaritzaren saria
- 2009: Liburu Historikoaren saria, Arlesko Topaketak
- 2019: Argazkigintzako Women In Motion saria
- 2019: Argazkigintzako Deutsche Börse Fundazioaren saria
- 2019: Argazkigintzako Women In Motion saria[12]
- 2022: Erich-Salomon saria[13]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada
- AM Sachs Gallery, New York, AEB, 1977
1980ko hamarkada
- FNAC galeria, Frantzia, 1981
- Side Gallery, Newcastle on-Tyne, Erresuma Batua, 1982
- Camerawork, Londres, Erresuma Batua, 1982
- Museum Folkwang, Essen, Alemania, 1984
1990eko hamarkada
- Art Institute of Chicago, Chicago, AEB, 1990
- Hasselblad Center, Goteborg, Suedia, 1994
- Leica Gallery, New York, AEB, 1998
2000ko hamarkada
- Whitney Museum of American Art, New York, AEB, 2000
- Canal de Isabel II, Madril, Espainia, 2002
- FOAM, Amsterdam, Herbehereak, 2003
- Scout Gallery, Londres, Erresuma Batua, 2004
- Rose Gallery, Los Angeles, AEB, 2004
- Stephen Daiter Gallery, Chicago, AEB, 2004
- Arlesko Topaketak, Frantzia, 2006
- Open Eye, Liverpool, Erresuma Batua, 2006
2010eko hamarkada
- Susan Meiselas, Médiations, Jeu de Paume, Frantzia, 2018
2020ko hamarkada
- Femmes photographes de guerre, musée de la Libération de Paris - musée du Général Leclerc - musée Jean-Moulin (Paris), 2022[14].
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Whitney Museum of American Art, AEB
- Library of Congress, Washington, AEB
- Hasselblad Center, Suedia
- Museum Folkwang, Alemania
- Birmingham Museum of Art, AEB
- Museum of Fine Arts, Houston, AEB
- San Francisco Museum of Modern Art, AEB
- Chicagoko Arte Institutua, AEB
- St. Louis Museum of Art, AEB
- Museum of Photographic Arts, AEB
- George Eastman House, Rochester, AEB
- Fogg Museum, Harvard University, AEB
- Kaliforniako Unibertsitatea, Riverside, AEB
- Baltimore Museum of Art, AEB
- Haverford College, Pennsylvania, AEB
- International Center of Photography, AEB
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Learn to See, Polaroid Foundation, AEB, 1975
- Strip-tease forain, Éditions du Chêne, 1976
- Carnival Strippers, Farrar, Strauss & Giroux, AEB, 1976
- Nicaragua, June 1978 - July 1979, Pantheon, AEB, 1981 ISBN 1597113832
- El Salvador: The Work of 30 Photographers, Pantheon, Writers and Readers Publishing Cooperative, AEB, 1983, 180 p. ISBN 0863160646
- Chile From Within, W.W. Norton, AEB, 1991, 156 p. ISBN 0393306534
- Kurdistan: In the Shadow of History, Random House, AEB, 1997 ISBN 0679423893
- Pandora’s Box, Magnum Editions/Trebruk, Danimarka, 2001
- Encounters with the Dani, Steidl/International Center of Photography, ICP/Steidl Verlag, AEB/Alemania, 2003, 176 p. ISBN 3882439300
- Marisa Merz, Dieter Schwarz, Susan Meiselas, Marisa Merz, Hopefulmonster, 2004, 68 p. ISBN 8877571853
- Susan Meiselas: On the Frontline, Thames & Hudson Ltd, 2017, 256 p. ISBN 0500544719
- Susan Meiselas: Mediations, Damiani, 2018, 184 p. ISBN 8862085699
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Susan Meiselas» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ Susan Meiselas. Mediations. 2017.
- ↑ Photographie : Susan Meiselas capture le théâtre du monde | ARTE. Février 2018.
- ↑ a b c Lucie Etchebers-Sola. (16 février 2018). «Le feu du monde» Grazia: 83-85. ISSN 2104-5542..
- ↑ Magali Jauffret. (2018-02-20). «Exposition. Les photographies de Susan Meiselas défient le système» L'Humanité.
- ↑ Ange-Dominique Bouzet. (15 novembre 2001). «L'exploration intime de Susan Meiselas.» Libération.fr.
- ↑ Pandora's Box by Susan Meiselas - Signed Book – Magnum Photos. .
- ↑ «Susan Meiselas» Le Jeu de Paume 2018.
- ↑ Claire Guillot. La vie des autres, obsession de Susan Meiselas. .
- ↑ Annonce du prix sur le site officiel des Renconteres d'Arles
- ↑ Annonce du prix sur le site officiel de Kering
- ↑ Centenary Medal
- ↑ La photographe Susan Meiselas, premier prix Women in Motion à Arles. 2019-06-06.
- ↑ Dr. Erich Salomon-Preis 2022 geht an die Dokumentarfotografin Susan Meiselas. .
- ↑ Exposition / Femmes photographes de guerre. 8 mars 2022..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Site officiel de Susan Meiselas
- Valérie Duponchelle, Susan Meiselas argazkilaria, Women in Motion lehen saria Arlesen, in Le Figaro, 2019ko ekainaren 6a
- Soraya Idbouja, Kering-ek emakume argazkilariak ohoratzen ditu Arlesko Topaketetan, El Diario de las Mujeres egunkarian, 2019ko ekainaren 14an