Edukira joan

Maite Goñi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Goñi

Bizitza
JaiotzaOrdizia, 1967 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna

Twitter: euskaljakintza Inguma: maite-goni-eizmendi Edit the value on Wikidata

Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.[1][2] 2022tik EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria da.[3]

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite Goñi, 1990. urtean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen eta 1996an Ingeles Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. [4]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziako Jakintza Ikastolan lan egin zuenetik aitzindari izaten hasi zen internet eta IKTek eskaintzen zituzten aukeren erabilera sustatzen. Horrek, errekonozimenduez gain,[5] 2009an arazoak ere ekarri zizkion EGA azterketak sarean eta ariketa interaktibo gisa jartzeagatik.[6] Euskal blogosferan hasieratik ekarpenak egiten hasi zenetakoa da.[7] Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko euskaljakintza.com proiektuaren sortzailea da baita Mondragon Unibertsitateko irakaslea ere.[8]

Online zein offline ekarpen anitz eta ugari egiten ditu, software librearen alde [9] agertuz eta gailu digitalek eta teknologiak hezkuntzan eragindako errealitate berrien balizko aukeren inguruan hausnarketak[10] eta aurkezpenak egiten ditu eta euskarak honetan protagonista izatearen sustapenean ere bai.[11][12] Oihartzun handikoak dira, besteak beste, bere "Gaurko hitza" egitasmoa eta "Hitzapasa" jolasa.[13]

Sare sozialetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko Twitter bezalakoek duten indarra aprobetxatzearen aldekoa da.[14]

Euskal Herriko hezkuntza eremuetan DIGCOMP markoak [15] proposatzen duen irakasleen Konpetentzia Digitalaren difusioan erreferente da.[16] [17] [18] [19] [20]

2019an argitaraturiko 10 minututan programaren zuzendaria da, ZuZeu euskarazko atari digitalak eskainitako Podcast-etako bat. [21][22]

Euskal hedabideetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal hedabideetan ere parte hartzen du bertan hiritartasun digitalari buruzko lan pedagogikoa egiten duelarik: ETBko Ahoz aho saioan,[23] [24] eta Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan.[25]

2018an ETBk euskal kazetaritzak azken 50 urteetan izan duen bilakaera aztertzen duen Zubi lana izeneko dokumentalean parte hartu zuen bestelako aditu eta erreferenteekin batera. Bertan, euskarazko kazetaritzaren iraganaren eta orainaren arteko zubi lanak zehazte aldera, bilakaeraren lekuko izandako hainbat kazetarien eta profesionalen testigantzak bildu ziren.[26]

2022an EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatu zuten, ordu arte postua betetzen zuen Urko Aristiren ordez.[3]

  • 2019,, Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean; Euskararen Aholku Batzordearen begirada. BAT 111 ZENBAKIA[27]
  • 2016, Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat.[28]
  • 2011, COMUNICACION_CONGRESO  |  EDULEARN11 Proceedings: 3rd Internacional Conference on Education and New Learning Tecnologies. Barcelona: IATED, pp. 3709-3715. [29]
  • 2010, WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan. HIK HASI.[30]
  • 2009, IKTak ikaskuntza-irakaskuntzaren zerbitzura: Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez.[31]
  • 2008, Euskara eta teknologia berriak.[32]

Errekonozimendu eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2010ean, Buber Saria euskararen sustapenaren arloko web gunerik onenari.[37]
  • 2007an, Internet Argia Saria 2007 IKTroak blogeko kide bezala.[38]
  • 2007an, I Espiral Saria gelako blog onenari.[39]
  • 2007an, II. DiarioVasco.com Saria Pertsona/Elkarte blog onenari.[40]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Goikoetxea, Garikoitz. «Etzi egingo du lehenbiziko batzarra Euskararen Aholku Batzorde berriak» Berria (kontsulta data: 2019-12-19).
  2. (pdf) Euskarazko IKTak Gomendioak herri-aginteentzat. Euskararen Aholku Batzordea IKT Batzorde-atala. .
  3. a b Urkizu, Urtzi. «Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatuko dute» Berria (kontsulta data: 2022-03-30).
  4. Goñi Eizmendi, Maite. «Ikerketa eta Transferentzia taldeak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (kontsulta data: 2018-07-15).
  5. (Ingelesez) «Maite Goñi - Sariak eta errekonozimenduak» Irakasle Jakintza Ikastolan (kontsulta data: 2018-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Educación obliga a una profesora a quitar de internet los exámenes antiguos de EGA» El Diario Vasco 2009-02-18 (kontsulta data: 2018-07-15).
  7. «Maite Goñi blogaria Aperitifean izan da» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  8. «Maite Goñiren hitzaldia: IKTak irakaskuntzan» www.kafeantzokia.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  9. «Maite Goñiri elkarrizketa: Eskola guztietan software librea bultzatu beharko litzateke» KZblog (kontsulta data: 2018-07-15).
  10. EiTB. (2014-06-12). Maite Goñi: 'Irakaskuntzan ez diegu etekinik atera teknologiei'. (kontsulta data: 2018-07-16).
  11. Goñi, Maite. (2015). «Gure mendeari dagokion moduan irakatsi ezean, ikasleei etorkizuna lapurtzen ari gatzaizkie.» HIK HASI (kontsulta data: 2018-07-15).
  12. «Maite Goñi: IKaskeTa modu berriei begirada | Gaitzerdi» www.argia.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  13. «Hitzapasa jokoan Maite Goñirekin» Gazteaukera Blog.
  14. Berria.eus. ««Euskarak freskotasuna bilatzen du sare sozialetan»» Berria (kontsulta data: 2018-07-15).
  15. «DIGCOMP proiektua» www.innova.euskadi.eus 2016-05-06 (kontsulta data: 2018-07-15).
  16. BerritzeguneNagusia. (). Informazioa lehen Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (kontsulta data: 2018-07-15).
  17. BerritzeguneNagusia. (). Komunikazioa Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (kontsulta data: 2018-07-15).
  18. BerritzeguneNagusia. (). Edukiak Sortzea Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (kontsulta data: 2018-07-15).
  19. BerritzeguneNagusia. (2015-11-16). Segurtasuna Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (kontsulta data: 2018-07-15).
  20. BerritzeguneNagusia. (2015-11-16). Arazoen Ebazpena Konpetentzia Digitala Maite Goñi. (kontsulta data: 2018-07-15).
  21. «10 minututan Archives» Podcast (kontsulta data: 2019-06-05).
  22. Urkizu, Urtzi. «'Zuzeu' atariak hiru 'podcast' saio egingo ditu astero, apiriletik aurrera» Berria (kontsulta data: 2019-06-05).
  23. Euskal Telebista, EiTB. «Zeintzuk dira Interneten orain dauden hiru arrisku nagusiak?» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  24. Ahoz aho, EiTB. «MOOC edo ikastaro masiboak: unibertsitate onenen kurtsoak, doan, sarean» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  25. «maitego  » amarauna» www.maitego.com (kontsulta data: 2018-07-15).
  26. «'Zubi lana' dokumentala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2019-12-19).
  27. «BAT 111 zenbakia argitaratu da, "Bizindar digitala" | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.org (kontsulta data: 2019-12-19).
  28. «Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat = Las TIC en euskera: recomendaciones para los poderes públicos» www.euskadi.eus 2019-06-17 (kontsulta data: 2019-12-19).
  29. EduLearn 11 : 3rd International Conference on Education and New Learning Technologies : Barcelona, Spain, 4th-6th July, 2011 : publications. ISBN 9788461504428. PMC 986497382. (kontsulta data: 2018-07-15).
  30. Goñi, Maite. (2010). «WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan.» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (150): 30–31. ISSN 1135-4690. (kontsulta data: 2019-12-19).
  31. (Gaztelaniaz) Goñi, Maite. (2009). «IKTak ikaskuntza-irakaskuntzaren zerbitzura: Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez» Jakingarriak (65) ISSN 1697-6215. (kontsulta data: 2018-07-15).
  32. (Gaztelaniaz) Goñi, Maite. (2008). «Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (66) ISSN 1130-8435. (kontsulta data: 2018-07-15).
  33. (Gaztelaniaz) «Buber Sariak da a conocer las mejores apps y webs vascas» GARA 2016-11-29 (kontsulta data: 2018-07-15).
  34. (Gaztelaniaz) «La 14ª edición de los premios Buber Sariak ya tiene ganadores. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (kontsulta data: 2018-07-15).
  35. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (kontsulta data: 2020-02-11).
  36. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-02-11).
  37. (Ingelesez) «Buber sariak» buber.interneteuskadi.org (kontsulta data: 2018-07-16).
  38. «Argia Sariak - ARGIA.com» www.argia.eus (kontsulta data: 2018-07-16).
  39. «Jornada Espiral 2007. I Premio Edublogs» ciberespiral.org (kontsulta data: 2018-07-16).
  40. (Gaztelaniaz) Vocento, Diariovasco.com,. «II Premios diariovasco.com 07 Sariak. Diariovasco.com Sariak - San Sebastián - 2007 - Diariovasco.com» premios.diariovasco.com (kontsulta data: 2018-07-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]