Al-Azhar unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Azhar unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitatea eta erakunde akademikoa
HerrialdeaEgipto
Jarduera
KidetzaAssociation of African Universities (en) Itzuli eta Agence universitaire de la Francophonie (en) Itzuli
Honen parteAl Azhar Al Sharif (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaarabiera
JabeaAl Azhar Al Sharif (en) Itzuli
Historia
Sorrera970(e)ko hamarkada
1961
webgune ofiziala
Facebook: AlAzharUniversity Twitter: AlAzharUniv Instagram: alazhar.university Youtube: UCoAuZDZYRdW8JlvK38yDYFA TikTok: Alazharuniversity Edit the value on Wikidata
Al-Azhar meskita, en El Cairo.
Meskita eta unibertsitatea kanpotik ikusita.
Al-Azharreko ikasleak, 1880. hamarkadan.

Al-Azhar unibertsitatea (arabieraz: جامعة الأزهر الشريف; Al-ʾAzhar al-Šarīf) teologiako Xiismoren eskola gisa sortu zuten Fatimatar Inperioan, egungo Egiptoan, 975 urtean. Ondoren, Sunismoren eskola bihurtu zen eta egun musulman gehienetzat pretigio handiena duen eskola da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Azhar unibertsitatea edo madrasa, 975ean Fatimar Kalifatoak sortu zuen; leinu hori Mahomaren alaba gazteena zen Fatimaren ondorengoak ziren; Fatima Az-Zahra gisa ezaguna zen, hau da, «Distiratzailea». Unibertsitateari bere izena eman zitzaion.

Hasiera batean unibertsitateak ikasgai hauek zituen: lege islamiarra, fiqh edo jurisprudentzia, gramatika arabiarra, astronomia arabiarra, antzinako filosofia islamiarra eta logika.[1]

1171n Fatimarrak boteretik kendu zituzten. Sultan berria, Saladin, sunita zen. Horregatik unibertsitatearen joera aldatu zuen, suni ikastetxea bihurtuz. Garai horretan, ia mende bat, Al-Azhar ikastetxeak ez zuen unibertsitate gisa funtzionatu. Hala ere, ikasketa erlijiosoek eta hizkuntzalarikoek jarraitu zuten.

Mamelukoen Sultanerriaren garaian, 1250etik 1517ra, unibertsitateak bere indarra berreskuratu zuen eta, musulman munduaren barruan, ardura berriak jaso zituen. Urte horietan musulmanek Al-Andalus eta Erdialdeko Asia galdu zuten. Al-Azhar, orduan, lurralde horietatik ihes egin zuten jakintsuen babesa bihurtu zen. Ondorioz, unibertsitateak, XIV. eta XV. mendeetan, urrezko aroa ezagutu zuen.

XVI. mendetik aurrera, Otomandar Inperioaren agindupean gelditu zen Al-Azhar. Urte horietan partikularren emaitzeei esker aurrera egin zuen. Otomandarrekin erlijio tolerantzia ezagutu zen eta akademikoek haien ikerketen helburuak era librean aukeratzen zituzten. Hiru mendetan zehar, otomandarrek inoiz ez zuten iman turkiar bat inposatu, postu hori egipziarren eskuetan utziz. Indepedentzia eta tolerantzia horrek mundu osoko ikasleak eta irakasle muslmanak erakarri zituen.

1929tik Al-Azhar aldizkari bat argitaratzen du. Horren helburua erlijio arauak zabaltzea da baina baita ere literaturarekin eta legearekin lotutako gaiak ezagutzera emateko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateak dituen helburu artean erlijio eta kultura islamiarra zabaltzearena dago. Bertako ulemekk edo ikasketa islamiarretan espezialistek sunismoren eztabaida eta gatazka guztiei buruzko aginduak ematen dituzte, musulmanek gorde behar duten jarrerari buruzkoak. Adibidez, orain gutxi, emakumeen genitalen mutilazioaren debekuarena zabaldu dute.

Al-Azharren ikasketa programetan erlijioaren agerpena erabatekoa da. Koranaren ikasketari eta Mahomari buruzko tradizioei garrantzi berezia ematen zaizkio, esaterako. Halaber, egungo zientziaren arlo desberdinak irakasten dira. 1961ean Medikuntza eta Ingeniaritza fakultateak sortu ziren.

Al-Azhar unibertsitatean Egiptoko ikasleak jasotzen dira baina baita ere beste herrialdetako asko; kanpontar horiek ez dira normalean mendebaldekoak. Kanpotik joandako ikasle horiek bertakoek dituzten eskubide berdinak dituzte.[2]

Fakultateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Al-Azhar unibertsitateak Kairokoa ezezik ere, Egiptoko hiri desberdinetan ditu egoitzak, besteak beste, Asiut, Zagazig, Tanta, Mansura, Shibin el-Kom, Damanhur, Girga, Qina, Aswan, Damieta eta Alexandria. Gizonezkoak eta emakumezkoak bereizita daude.[3]

Kairoko gizonentzako fakultateak:

  • Teologia Islamikoaren fakultatea.
  • Legeak eta islamiar jurisprudentzia.
  • Hizkuntza arabieraren fakultatea.
  • Arabiar eta islamiar ikasketen fakultatea.
  • Islamiar predikuaren fakultatea.
  • Hezkuntza fakultatea.
  • Hizkuntzen eta itzulpeginaren fakultatea.
  • Zientzien fakultatea.
  • Medikuntza fakultatea.
  • Farmatzia fakultatea.
  • Odontologiaren fakultatea.
  • Nekazaritza fakultatea.

Kairoko emakumeentzako fakultateak:

  • Arabiar eta islamiar ikasketen fakultatea.
  • Humanitateen fakultatea.
  • Zientzien fakultatea.
  • Medikuntza fakultatea.
  • Merkataritza fakultatea.

Unibertsitatearen lotura izan duten pertsonalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hugh Goddard: A History of Christian-Muslim Relations, Edinburgh University Press, 2000. ISBN 074861009X
  2. Mary Elizabeth Devine, ed. (1998). International Dictionary of University Histories. Routledge. 12 or. ISBN 978-1884964237.
  3. University of Al-Azhar

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]