Taisen Deshimaru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Taisen Deshimaru (弟子丸 泰仙 Deshimaru Taisen?, Kyūshū, 1914ko azaroaren 29a - 1982ko apirilaren 30a) Zen maisu budista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyushu-n, Saga-ko prefekturan, Japonian jaioa, Deshimaru aitonak eta amak hazi zuten. Aitona samurai ohia zuen, Meiji Iraultza baino lehenagokoa, eta ama jodo shinshu eskola budistaren jarraitzailea. Munduaz axolatua, amaren praktikak utzi eta luzaro kristautasuna jorratu zuen ministro protestante baten maisutzapean, hau ere berarentzat egokia ez zela erabaki arte. Budismora itzuli zen, bada, eta Rinzai eskolarekin harremanak izan zituen, baina honek ez zuen bete, ez eta negozio gizon bezala zeraman bizitzak ere. Honela iritsi zen Kodo Sawaki ezagutzera, Sōtō Zenen maisua, eta berehalakoan haren ikasle bihurtzera. Deshimaru, Sawaki maisuaren ildotik, shikantaza praktikatzeari ekin zion.

Japoniarrak Pearl Harbor eraso ondoren bata bestetik aldendu ziren, eta Deshimaru gerrara eraman zuten. Honela heldu zen Bangka islara, non Zazen irakatsi baitzien bertan bizi ziren txinatar, indonesiar eta europarrei. Japoniako Okupazio Armadak isla hori ere eraso zuen eta biztanle asko hilarazi. Deshimaru Bangkako jendearen alde irten zen eta Japoniako Armadak matxinotzat jo eta espetxeratu zuen. Heriotza zigorra bete baino lehentxeago, goi mailako ofizial japoniar zenbaitek askatu zuten beste preso batzuekin batera. Honen ondotik Singapureko preso-eremu estatubatuar batera eraman zuten eta gerotxoago askatu.

Deshimaru berehala batu zen bere maisuarekin eta hamalau urtez haren aldean egon zen Sawaki 1965ean hil arte. Sawaki gaixotu baino apur bat lehenago Deshimaru monje ordenak hartu zituen. Diotenez, hil-ohean Sawakik adierazi zuen Zen munduko lau bazterretara hedatu nahia, eta Deshimaruri eskatu omen zion Europan haren irakaspenak zabal zitzala.

1967an, Deshimaru Europara heldu eta Parisen kokatu zen, bere maisuaren asmoa bete nahirik. Elkarrizketa batean, Deshimaruk azaldu zuen Frantzia hautatu zuela honen tradizio filosofikoagatik; Michel de Montaigne, René Descartes, Henri Bergson eta Nicolas Malebranche aipatu zituen Zen ezagutu ez arren ulertu egin zuten filosofo gisara.[1] 1970eko hamarkadan bere misioa hazi zen eta dharmaren (shiho) transmisioa hartu zuen Yamada Reirin Maisuaren (Eihei-ji-ko Tenpluaren abadea) eskutik eta Europako kaikyosokan (Zen Sōtōaren buru) izendatu zuten. Ikasle asko izan zituen, eta dojo anitzen sorreraren katalizatzaile izan zen. Bere irakaspenek eta liburuek Zen Europan eta Ameriketan hedatzen lagundu zuten, Sōtō eskolarena batik bat. Nazioarteko Zen Elkartea sortu zuen 1970ean eta La Gendronnière 1979an. 1982an hil zen, Zenaren praktika mendebaldean ondo errotuta utzi ondoren.

Deshimaru Maisua hil ondoren, haren ikasle hurbilenak, Ettienne Zeisler, Roland Rech eta Kosen Thibaut, Japoniara joan ziren shiho Niwa Zenji Maisu, Sōtō-aren autoritate nagusiaren eskutik hartzera. Andre Lemort bere beste ikasle batek, Deshimaruk 1981ean ordenatuta, Zen Kolonbian sartu zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Práctica del Zen
  • Preguntas a un Maestro Zen
  • La Otra Orilla. Textos Fundamentales de Zen Comentados por el Maestro Taisen Deshimaru
  • El Anillo de la Vía
  • El Tesoro del Zen: Los Textos Fundamentales del Maestro Dogen
  • Zen verdadero. Introducción al Shobogenzo
  • El Sutra de la Gran Sabiduría (Hannya Shingyo)
  • El Sutra de la Gran Compasión (Kannon Gyo)
  • Historias Zen
  • Zen y Cerebro
  • Autobiografía de un monje Zen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]