Tamara Muruetagoiena Hormaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamara Muruetagoiena Hormaza

Bizitza
JaiotzaOiartzun1974ko uztailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaWashington State University (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Yale Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
portugesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakgarapen iraunkorra, ingurumena, aktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Twitter: TMuruetagoiena LinkedIn: tamara-muruetagoiena-67a77416 Edit the value on Wikidata

Tamara Muruetagoiena Hormaza (Oiartzun, Gipuzkoa, 1974ko uztailaren 8a) giza eskubideen aldeko aktibista modura jarduten du, Egia, Justizia eta Erreparazioa lortzeko mugimenduetan parte hartuez. Lanbidez, iraunkortasunean eta ingurumenean lan egiten duen profesionala da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elixabete Hormaza Eguskiza eta Esteban Muruetagoiena Scolaren alaba da. Aita Oiartzungo medikua zela jaio zen Tamara Oiartzunen. Bertan bizitu zen, 1981. urtean amarekin Madrilera joan zen arte.

Bere bizitza asko baldintzatuko zuen egoera latza bizitzea tokatu zitzaion. Aita, 1982an Guardia Zibilak hamar egunez inkomunikatua eta atxilotua eduki ondoren, hiru egunetara hil zen.[1] Zortzi urte zituen orduan Tamarak eta urteetan ez zioten esan nola eta zergatik hil zen bere aita, ofizialki bihotzekoa izan zela esaten bazuten ere.[2]

Amarekin Madrilen bizitu zen eta handik munduan zehar eraman zuen bizitzak. Ekologista konbentzitua eta gure gizartearekin eta ingurumenarekin konprometitua, esanahiz beteriko bizitza eraiki zuen, distantziatik abiatuta, euskal gatazkatik urrun.[3]

AEBko Connecticut herrian bizi da. Bi kultura dituen pertsona sentitzen dela dio. Euskalduna, Euskal Herria bere sorterria eta bere kultura delako, eta amerikarra, bertan osatu duelako bere familia txikia, senarra eta semearekin. Euskal Herriko bere txokoa Ziburun dauka kokatua eta handik Aiako Harria ikusten du, mundu honetako bere lekurik gustukoena dena eta nondik datorren eta nora joan nahi duen gogorarazten diona.[3]

Connecticuteko gobernadorearen Klima Aldaketaren Kontseiluko kidea da eta bertan, beste zientzialari eta aditu batzuekin batera, arlo horretako politikak sortzen parte hartzen du. 2022tik International Fresh Produce Association-eko Iraunkortasuneko zuzendaria da.[4]

Egia, Justizia eta Erreparazioa lortzeko mugimenduko ekintzaile modura da ezaguna, batik bat, Euskal Herrian.

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lau urteak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan eman ondoren, oinarrizko ikasketak Madrileko Nuestra Señora de la Sabiduría ikastetxean osatu zituen 1984. urtean eta batxilergoa Madrileko Virgen de Europa 1992an.

1997an Zientzia Politikoetan lizentziatura, Washington State University-an.

1997-1999 Enpresen Administrazioa masterra.Titulu bateratua ESEUNE Business School eta University of California Berkeley.

2005-2008 Baso Zientziako masterra baso-landaketetako biodibertsitateari buruz, Yaleko Unibertsitatean. Gaztelera, ingelesa, frantsesa eta portugesa hizkuntzak menderatzen ditu eta euskara, alemanera eta nederlandera hizkuntzetan ere moldatzen da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linkedin[4]

1999-2004 Europako Parlamentuan lan egin zuen bost urtez Europako Talde Berdearentzat.

2004 Ingurumenaren arloan liderrak ziren unibertsitateetan lan egin zuen, pertsonak eta baliabideak kudeatzeko ardurarekin. 

2007-2009 Yaleko Unibertsitatean ikasle talde bat eraman zuen Aiako Harrian azterketa bat egitera eta gero liburu bat argitaratu zuten emaitzekin.

2009-2011 USSE (Southern Europe Forest Owners Association) Frantziako Bordelen burututako ikerketan Baso Aholkularitza Iraunkorra

2011-2013 Colunbia Universityn Ingurumen Programaren kudeatzailea Dominikar Errepulikako programa batean.

2013-16 Kaliforniako Driscoll 's (wikipedian) basoko fruituen munduko ekoizle eta merkaturatzaile handienean lan egin zuen iraunkortasun sailean, Iraunkortasuneko Senior gerente modura.

2016-2019 Global Senior, Jasangarritasun eta I+G kudeatzaile modura.

2019-2022 Great Mountain Foresteko Jasangarritasun zuzendari exekutiboa.[5]

22ko apirilatik Internatrional Fresh Produce Associationeko Iraunkortasuneko zuzendaria.[6][7]

Garatutako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Global GAP – Stakeholders Committee Sustainability Crops 1. SHCko Iraunkortasun Kidegoko kidea. 2. azpibatzordeko lider modura jardun zuen, taldearen zereginak koordinazio eta ebaluazioan. (2014)[4]

Organic Nursery Strategy 10 urteko estrategia integrala garatu zuen fruta organikoak ekoizteko mintegiko landare guztiak mintegi organikoko sistema bihurtzeko. (2015)[4]

Egia, Justizia eta Erreparazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal gatazkaren biktima da, baina «biktima» hitza gorroto duela dio. Hitz horrekin buruhauste asko izan ditu, ez baitu uste elkarrizketarako eta gatazka konpontzeko erabiltzen denik, baizik eta gatazka gehiago sortzeko eta hainbat talderi aurre egiteko. Hala ere, aktiboa mantentzen da, sortzen diren ekimen asko eta askotan parte hartuz.

Egiaren bila edo berarentzat balio duen egiaren bila ibilbide propioa egin du. Elkarri-rekin hasi zen, eta han ezagutu zuen gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko metodologia. Gero Bidea Helburu etorri zitzaion, indarkeria-eza aktiboa zer zen erakutsi ziona, Hegoafrikara bidaiatu zuen eta herrialde hartako gatazkaren konponbidearen liderrak ezagutu zituen, Ipar Irlandako eta euskal gatazkaren bi aldetako biktimak. Torturaren Aurkako Taldearekin torturaren mundu zabal eta sakona ezagutu zuen. Ondoren etorri ziren bi dokumental, eta bietan hartu zuen parte:Tximeletak Burdinan eta Parlem els Ulls. Ibilbide guzti honetan pertsona harrigarri asko aurkitzeko zoria izan zuen, asko erakutsi ziotenak ete bere ibilbidean funtsezkoak izan diren pertsonak, betirako eskertuko dituenak[3]

2024ean "Indarkeriaren oi(h)artzunak" filma estreinatu zen Giza Eskubideen Zinemaldian, Donostian. Amaia Merino eta Ander Iriartek zuzendutako filmean, Tamarak kamerari kontatzen dio bere aitaren atxiloketa, tortura eta heriotzaren inguruko historia.[8]

Aitaren atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteban Muruetagoiena, aita, 1979an atxilotu zuten lehen aldiz, eta 1977an balaz zauritutako ETAko militante bat artatu izana leporatu zioten. Kasua artxibatu egin zuten, eta aske eta kargurik gabe geratu zen.

Bigarren aldia 1982ko martxoaren 16an izan zen, terrorismoaren aurkako lege basatia martxan zela. Guardia Zibilak hamar egunez inkomunikatua eta atxilotua eduki ondoren, Esteban Muruetagoiena epailearen esku utzi zuten Madrilen, eta kalera atera zen, kargurik gabe. Alvaro Reizabal abokatuak noraezean aurkitu zuen. Donostiara itzultzeko bidaian, medikuak jokabide arraroa azaltzen zuen eta loturarik gabeko esaldiak esaten zituen. Inkomunikatuta igarotako egunetan izugarri torturatu zuten. Psikikoki birrindu zuten, besteak beste, 8 urteko alaba umezurztegi batera eraman eta bortxatu egingo zutela esanez. Fisikoki txikitu zuten. Hiru egun geroago hil zen, 38 urte zituela.[3][1]

Jakina da, Euskal Herrian torturaren erabilera ohikoa izan dela polizia-etxeetako atxilo-aldietan.[9] Espainiako justizia sistema ordea, hainbatetan saiatu da tortura salaketak isilarazten. Esteban Muruetagoiena bera ez da inoiz polizia-abusuen biktima izan. Ezta bere kasua ikertu ere. Autopsiak irregulartasun ugari eta larriak izan zituen, eramandako prozedura bera legezkoa izan ote zen zalantzan jartzeraino.

Tamara urte luzez egon zen egoeraren berri jakin gabe. Hemezortzi urte zituela eskatu zion amari gertatutakoa azaltzea eta karpeta batean aurkitutako dokumentazioak erakutsi zion aitaren heriotzaren motiboa.[10] Izugarrikeri horrek bultzatuko zuen torturaren aurkako borroka aktibora eta justiziaren, egiaren eta erreparazioaren alde borrokatzera askotariko foroetan.[11]

39 urtez bakardade gorrian sentitu zen familia, inoiz erakundeak eurekin harremanetan jarri ez zirelako. 2021eko maiatzean hasi zituen Tamarak aitaren kasua ikertzeko, aitortzeko eta konpontzeko tramiteak bideratzen. Urteak daramatza bere kabuz zailtasun handiz ikertzen. Oztopoak ugariak dira eta lagundu dioten pertsona askoren artean, Paco Etxeberria antropologo forentseak emandako laguntza azpimarratzen du.[12]

Gaiaren inguruko esku-hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia, justizia eta erreparazioa gaiari lotutako ekimen ugarietan hartu du parte Tamarak. Hara nola, prentsaurreko, mahai-inguru, elkarrizketa, filma, agerraldi, etab. Aipagarriak dira, adibidez: 

The doctor, (2007ko martxoa) Aitaren historiaren dokumentala egin zuen. Dokumentala Euskal Herria, eta New Haven (AEB) egin zen.[13]

Oiartzunen burututako Esteban Muruetagoiena Torturaren aurkako II. Foro Zibikoan parte hartu zuen 2012ko martxoaren 31ean.[14]

Tximeletak Burdinan (2012) Bertha Gaztelumendik egindako  dokumentalean hartu zuen parte. Dokumentalak biolentzia mota ezberdinen aurrean emakumeen borrokaren testigantzak biltzen ditu.[15]

Parlem els Ulls (2013/08/21) dokumentalen parte hartu zuen. ETAren amaieraren ondoren urrutien dauden jarrerak hurbiltzeko ahalegina da, bertan aurrez aurre egindako elkarrizketak jasotzen direlarik.[16]

Aita giza eskubideen urraketen biktima izan zela aitortzeko eskaera erregistratu zuen Eusko Jaurlaritzan.[17]

EH Bilduk eta Junts per Catalunyak antolatuta, Europako Parlamentura eraman zuten Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua izandakoaren auzia eta bertan parte hartu zuen 2021eko ekainean.[18]

Webinarra Europako Parlamentuan, Estaban Muruetagoienaren auzia argitze aldera, Clara Ponsati eta Pernando Barrena europarlamentariek, Jonathan Martinez kazetaria eta Paco Etxeberriarekin batera.[19][20]  

Gertuko oroimena. Aranzadi Oroimenerako testigantzan azaldu zuen aitari gertatutakoa.[21]

Oiartzungo herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzungo herritarren eta Udalaren babesa eta laguntza beti egon da presente. Herrian ez da inoiz zalantzan jarri torturaren existentzia, hasieratik etengabe salatu dena.

2007an, aita hilik 25 urte bete zenean, omenaldi ekitaldia antolatu zen eta beste ekintzen artean herriko anbulatorioari Esteban Muruetagoiena izena jarri zioten, bertan plaka bat zintzilikatuz.

2012an, 30. urteurrenaren harira, Torturaren Aurkako II Foro Zibikoa antolatu zen omenaldi modura eta Tamarak egindako The doctor dokumentala erakutsi zen herrian.[22]

2022an, 40. urteurrenen giza urraketen biktima modura Lehen Aitortza Instituzionala jaso zuen Oiartzungo udalaren eskutik. Martxoaren 24, 25 eta 26ean, antolatu ziren jardunaldiak eman zioten testuingurua ekitaldiari, bertan Tamara berak parte hartuta.[23][19]

Aitortzaren lekukotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroimenaren Txokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragorri. Antton Mendizabalen eskultura

Arizmendienea etxeko lorategian, erreparazio eta aitortzaren bidean herritarren elkargunea izango den Oroimenaren Txokoa inauguratu zuten 2023-02-06an. Oiartzungo herriaren memoriaren gune bilakatu nahi dute, hausnarketarako eta enpatiarako txokoa, isilarazi eta ezkutatutako sufrimendu horientzako atsedengune. Gatazkaren ertz ezberdinak ikusarazi, indarkeria politikoak eragindako sufrimendua aitortu eta egiaren konplexutasuna dimentsionatzeko. Antton Mendizabale eskultorearen ‘Iragorri’ obra jarri dute bertan. Honekin batera 'Oroimena Oiartzun' web gunea sortu da.[24]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «La hija del doctor Muruetagoiena (I) | Fundación Internacionalista Pakito Arriaran» pakitoarriaran.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Tamara Muruetagoiena: "A los 18 años me entero que mi padre había muerto por torturas de la Guardia Civil"» EITB 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2020-07-10). ««A mis amigos la historia de aita les deja de piedra, que un médico haga su labor y acabe así…» - Tamara Muruetagoiena» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  4. a b c d Tamara Muruetagoiena. Linkedin.
  5. (Ingelesez) Blair, Paul. «Great Mountain Forest» Great Mountain Forest (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  6. (Ingelesez) Association, International Fresh Produce. «Tamara Muruetagoiena Archives» Perishable News (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  7. (Ingelesez) Muruetagoiena, Tamara. (2024-01-03). «Integrating food systems into COP28's climate plans» The Packer (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  8. (Gaztelaniaz) Fernández, Harri X.. (2024-04-11). «Tamara Muruetagoiena, su documental y las víctimas pendientes» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  9. «"120 HORAS La tortura contra Euskal Herria" Crowdfundingen parte hartu Verkamin» www.verkami.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  10. Nabarralde. (2022-11-18). «Tamara Muruetagoiena: “Mataron a mi padre sin haber hecho nada. Necesito saber la verdad”» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  11. (Gaztelaniaz) Tamara Muruetagoiena: Mi padre murió tras ser detenido y torturado por los cuerpos de seguridad del estado | NR | Periodismo alternativo. 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  12. (Gaztelaniaz) Redacción. (2021-08-10). «Muruetagoiena: “En 39 años ninguna institución se ha dirigido a nosotras”» Contrainformación (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  13. Berria.eus. «The Doctor | berria TB ataleko azken bideoak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  14. (Gaztelaniaz) «II Foro Cívico Contra La Tortura | PDF» Scribd (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  15. Bertha Gaztelumendik 'Tximeletak burdinan' dokumentala aurkeztu du. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  16. (Katalanez) TV3. Sense ficció - Parlen els ulls. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  17. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-05-31). «Tamara Muruetagoienak eskatu du aita giza urraketen biktima izan zela aitor dezaten» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  18. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-06-16). «Muruetagoiena: "Ate guztiak joko ditut egia, justizia eta erreparazioa lortzeko"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  19. a b «tamara muruetagoiena Aloak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  20. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-06-16). «Tras 39 años, Europa escribe la historia de Muruetagoiena» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  21. Tamara Muruetagoiena. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  22. Txantiloi:Gaztelera Esteban Muruetagoienaren heriotzaren 30. urteurrena. .
  23. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  24. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]