The Pianist (2002ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Pianist (2002ko filma)
Stroop Report - Warsaw Ghetto Uprising 03.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2002
Jatorrizko izenburua The Pianist
Jatorrizko hizkuntza alemana
ingelesa
errusiera
frantsesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Polonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa musika-filma, film dramatikoa, Film biografikoa, zinema historikoa, gerra-filma eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 150 minutu
Kolorea koloretakoa
Nori eskainia Władysław Szpilman Itzuli
Deskribapena
Oinarritua The Pianist Itzuli
Grabazio lekua(k) Varsovia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Roman Polański
Gidoigilea(k) Ronald Harwood
Antzezlea(k)
Adrien Brody (Władysław Szpilman )
Thomas Kretschmann (Wilm Hosenfeld )
Frank Finlay
Emilia Fox
Udo Kroschwald
Maureen Lipman
Michał Żebrowski
Ed Stoppard
Popeck
Richard Ridings
Daniel Caltagirone
Ronan Vibert
Valentine Pelka
Zbigniew Zamachowski
Andrew Tiernan
Wanja Mues
Joachim Paul Assböck
Katarzyna Figura
Axel Prahl
Marian Dziędziel
Paweł Małaszyński
Andrzej Zielinski
Borys Szyc
Maja Ostaszewska
Andrzej Pieczyński
Cezary Kosiński
Andrzej Blumenfeld
Andrzej Szenajch
Lech Mackiewicz
Piotr Siejka
Paweł Burczyk
Thomas Lawinky
Peter Rappenglück
Frank Köbe
John Keogh
Zbigniew Waleryś
Nina Franoszek



[[Kategoria:Emilia Foxek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Udo Kroschwaldek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Michał Żebrowskik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Popeckek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Daniel Caltagironek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Valentine Pelkak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Zbigniew Zamachowskik Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Katarzyna Figurak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Axel Prahlek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marian Dziędzielek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paweł Małaszyńskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Zielinskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Borys Szycek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Maja Ostaszewskak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Pieczyńskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Cezary Kosińskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Blumenfeldek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrzej Szenajchek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lech Mackiewiczek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Piotr Siejkak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paweł Burczykek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Thomas Lawinkyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Rappenglückek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Nina Franoszekek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Roman Polański
Alain Sarde

Konpainia ekoizlea StudioCanal Itzuli
Canal+
Babelsberg Studio Itzuli
[[Kategoria:StudioCanalek Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Babelsberg Studiok Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Hervé de Luze
Ekoizpen-diseinatzailea Allan Starski Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Wojciech Kilar Itzuli
Argazki-zuzendaria Paweł Edelman Itzuli
Jantzi-diseinatzailea Anna B. Sheppard Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Polonia
Argumentu nagusia Bigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa
Historia
Jasotako sariak Urrezko Palma
BAFTA Award for Best Direction
56th British Academy Film Awards

BAFTA Award for Best Film
56th British Academy Film Awards

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Zuzendari onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak
Nominazioak Film onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Roman Polański, Robert Benmussa , Alain Sarde

Muntatze onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Hervé de Luze

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Ronald Harwood

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Paweł Edelman

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Adrien Brody

Zuzendari onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Roman Polański

Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
75. Oscar Sariak

Anna B. Sheppard
Kanpo loturak
www.thepianistmovie.com/

The Pianist (euskaraz Piano-jolea) 2002ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Frank Finlay, Maureen Lipman, Emilia Fox eta Michał Żebrowski. Władysław Szpilman idazle poloniar izen bereko eleberrian oinarritua dago.

Filma honek 3 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Roman Polanski), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ronald Harwood) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Adrien Brody). Gainera, Film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. Bestalde, honako sari hauek ere irabazi zituen: 2002ko Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma, Filma Onena eta Zuzendari Onenaren BAFTA Sariak eta 2003ko zazpi César Sari irabazi zituen, tartean filma onena, zuzendari onena eta aktore onena (Adrian Brody).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Władysław Szpilman (Adrien Brody) Varsoviako irratian lan egiten duen judutar jatorriko pianojole bat da, 1939ko irailaren 1an jazotako Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin inbasioarekin eguneroko bizimodua erabat zapuzten zaiolarik. Pianojoleak lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, Szpilman bere etxera ailegatu eta Erresuma Batua eta Frantziak Hirugarren Reichari gerra aldarrika diotela ohartzen da. Gerra laster amaituko delako ustez, bera eta familia azken albistearekin poztu eta afari bikain bat ospatzen dute.

Bi urte ondoren, Poloniako juduen bizimodu baldintzak azkar kaskartu dira, euren eskubideak murriztuta delgituz: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduak direla jakitanarazteko Daviden Izarra daramaten besokoak eramatera derrigortuak daude, eta 1940. urte amaiera aldera Varsoviako Ghetoan barneratu dituzte. Han gosea, jazarpenak eta zapalkuntzari aurre egin beharko diote, gainera bertan heriotza eta torturak nagusi dira. Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan sartuko dituzte. Azken unean, judutar ghetoko polizia eta familiako antzinako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortuko du, lehenbizi ghettoan alemaniar eraikuntza unitateetako esklabo gisa eta ondoren ghetoaren kanpoaldean biziraunez, juduak ez izan eta oraindik oroimenean duten adiskide batzuen laguntzan fidatuz, horien artean Janina abeslaria, Andrezj aktorea, Janina senarra eta Erresistentziako kide, Marek Erresistentziako kidea, Dorota piano-jolearen zaletua eta bere senarra den Michal, eta Atek Szalas, Varsovia irratiko teknikari-ohia eta Erresistentziako kidea.

Szpilman ezkutuan mantentzen da, nazien gehiegikeriak ikusiz: jipoiak, suteak eta hilketa indiskriminatuak. Era berean, 1943ko Varsoviako Ghetoko Altxamendua ere ikusten du. Denbora gutxian, alemaniar gudarostea ghettoan indarrez sartu eta oraindik bizirik zeuden matxinatu guztiak hiltzen dituelarik.

Urte bat iragan ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatu du, berriz ere porrot eginez. Ondorioz, hiria ia biztanlerik gabe gelditzen da, Szpilman gaixotasun eta gosearen ondorioz hiltzear dago.

Bonbardaketek suntsitutako etxebizitzen hondakinen artean elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, Szpilmanek kontserbako Ogorki piper pote bat topatu du, baina hura irekitzeko ez du ezer ez. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximinia baten aldamenean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatuko da, baina orduan alemaniar ofizial bat so egiten ari zaiola jabetuko da, Wilm Hosenfeld kapitaina, berehala Szpilman judua dela ohartuko delarik. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, Hosenfeldek piano baten aurrean jarri eta abesti bat jotzeko eskatuko dio. Une hartan Szpilman ohar batek Chopin konposatzailearen musikalan bat joko du (Op. 23 sol minorrean musikalanaren sarrera), Hosenfeldek piano-joleaz gupidatu eta era berean tokata hura hain modu bikainean jo izanaz txunditu ondoren, alemaniar ofizialak ez du judutar piano-jolea salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean gorde, eta jana eta poto-irekigailu bat ekarriko dizkio.

Aste batzuk ondoren, Armada Gorriaren aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Eremua laga aurretik, Hosenfeld ofiziala Szpilman piano-jolearengana joan, jaka bat eman eta poloniar irratian entzunen diola hitzematen dio. Poloniar eta sobietar gudarosteak hirian agertzean jaka hura Szpilmanentzat arriskutsua bilakatzen da, alemaniar ofizial batekin nahastu, tirokatu eta segika ibili ondoren bera piano-jolea sartu den eraikinean granada bat botako badidute. Azkenean piano-joleak poloniarra dela eta jaka hotzaren aurka besterik ez daramala konbentzituz berarekiko tiroketa geldiaraztea lortuko du.

Pianojolea aske gelditzean, Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarrak atzemanak izanen dira. Hosenfeld preso dagoela, judutar bati hura aska dezaten Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatuko dio, jada Szpilman egunerokotasunera itzuli eta Varsoviako irratian piano joz dabil, baina alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iritsiko da, gerra preso guztiak leku ezezagun batetara eraman baitituzte.

Filmaren azken eszenan, Szpilman garaile, Vasoviako entzulegoaren aurrean Chopinen musikalan bat joko du (Poloniar Dizdiratsua, op. 22 Mi maiorren). Azken kredituen aurretik, Szpilman piano-jolea 2000. urtean zendu zela berri ematen da, aldiz Hosenfeld ofiziala 1952an sobietar kontzentrazio-eremu batean hil zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]