Thule Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau talde supremazistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Thule (argipena)».
Thule Elkartea
Datuak
MotaIsilpeko elkartea
HerrialdeaWeimarko Errepublika
IdeologiaNazionalsozialismoa, arrazismoa, Antisemitismoa, antikomunismoa eta Völkisch movement (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1918ko abuztua
Sortzailea
SorlekuaMunich
Desagerpena1930

Thule Elkartea (alemanez: Thule-Gesellschaft) jatorriz Alemaniaren antzinatea ikertzeko taldea izan zen; bere izen osoa hau zen: Studiengruppe für germanisches Altertum (Alemaniar Antzinatearen Ikerketa Taldea). Itxura horren azpian talde okultista, arrazista eta Völkischa zegoen. Sortzailea Rudolf von Sebottendorff (1875–1945) izan zen. Taldea Munichen antolatu zen, 1918an.[1] Garrantzi berezia izan zuen Deutsche Arbeiterpartei (DAP) (Alemaniar Langile Alderdia) sortzeko garaian; 1920an, Adolf Hitlerren eskutik, alderdi horrek izena aldatu zuen, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista izena hartuz. Elkarteko partaidea izateko elkartekidegaiak haren familian odol judua edo beltza ez zegoela erakutsi behar zuen.

Partaide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste nazi ezagunen artean hauek aipa daitezke:[2]

HItler aipatua agertzen da zerrenda desberdinetan baina, historikoki, taldekoa bazen ere, ez zen inoiz batzarretara joan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen sortzailea Rudolf von Sebottendorff izan zen eta taldea Munichen, 1918an sortu zen. Munich inguruan 250 jarraitzaile izan zuen eta 1500 Bavaria osoan. Haien batzarrak sarritan luxozko hotel batean egiten ziren, Vier Jahreszeiten hotelean alegia (Lau urtaroak). Jarraitzaileen artean, von Sebottendorffek berak horrela onartu zuen, okultismoarekiko intersa ez zen nagusia; hori baino gehiago juduen eta komunisten aurkako ideologia zen elkartearen lotura. Anton Graf von Arco auf Valleyk, esaterako, elkartearen partaidea, Kurt Eisner ministro sozialista erahil zuen.[3][4]

1918an, bestetik, elkarteak Münchner Beobachter ("Munichen Behatzailea") egunkaria erosi zuen. 1919ko abuztuan Völkischer Beobachter izena hartu zuen. Azkenik, 1920ko abenduan Hitlerren NSDAPek erosi zuen.

1918-1919 urteetan Bavariako Sobietar Errepublika iraultzailea sortu zen. Thule Elkartekoek gobernuan infiltratzen saiakeran eta estatu kolpe baten antolaketan parte hartzearen akusazioa jasan zuten; egoera horretan gobernu komunista elkartearen aurka jo zuen eta partaide batzuk hilarazi zituen, esaterako Hella von Westarp, Rudolf von Sebottendorffen idazkaria, eta Gustav von Thurn und Taxis printzea.

Anton Drexler taldekideak eskuin muturreko elkarteekin lotura handia zuen. 1919an Karl Harrerrekin batera, Deutsche Arbeiterpartei sortu zuen. Urte berean Hitler partidu berrian sartu zen. 1920ko apirilaren 1an alderdia Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista bezala birsortua izan zen. Ordurako Von Sebottendorffek elkartea utzia zuen eta ez zen Nazi Alderdian sartu.

Nazionalsozialismoaren amaierarekin batera elkarte asko desegin ziren, tartean Thule Elkartea. Von Sebottendorffek Alemaniara itzuli zen eta elkarteari buruzko Bevor Hitler kam (Hitler etorri aurretik) liburua argitaratu zuen; ondorioz atxilotuta izan zen eta liburua debekatuta. Azkenik, 1945an, Sebottendorffek Alemaniatik alde egin zuen Bosforo itota hil egin zen, batzuen ustez bere buruaz beste eginda.

Sineskeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thule Elkartearen interes nagusia ariar arrazaren jatorriak errebindikatzea izan zen. «Thule» Antzinako geografo greziarren eta erromatarren arabera ipar urruntienean zegoen herrialdea zen. Thulek latinez "ipar urrutiena" esan nahi du, alegia. Virgilio poeta klasikoak Eneida lanean aipatu zuen esaterako. Normalean, Thule Eskandinaviarekin lotu izan da. Ariosofiak Hiperborearen hiriburua zen, Azken Thule, Groenlandian edo Islandian egon zitekeen tokia.

Elkartearen jarraitzaileek Lurra barrutik huts zegoela uste zuten eta han bizitza zegoela, teoria intraterrestrea. Haien ustez arriarak kontinente galdu batetik zetozen, agian Atlantidatik.

Elkartea gero, nolabait, Ahnenerbe erakundeak ordezkatu zuen. SS barruan Ahnenerbe, ofizialki, alemaniar tradizioak indartzeko sortu zen baina benetan talde okultista izan zen. Haren helburu nagusia kristautasunarekin bukatuz, erlijio nazi berri bat sortzea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.crystalinks.com/thule.html
  2. Kershaw, Ian (2000). Hitler, 1889-1936: Hubris, W. W. Norton & Company, 138–139 or.
  3. Friedrich Hitzer: Anton Graf Arco. Das Attentat auf Kurt Eisner und die Schüsse im Landtag. Knesebeck & Schulter, München 1988, ISBN 3-926901-01-2.
  4. https://sobreleyendas.com/2014/03/17/la-sociedad-thule/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]