Todor Zhivkov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Todor Zhivkov
Todor Zhivkov.jpg
1. Chairman of the State Council of the People's Republic of Bulgaria Itzuli

1971-07-07 - 1989-11-17
Georgi Traykov Itzuli - Petar Mladenov Itzuli
36. Bulgariako lehen ministro

1962-11-19 - 1971-07-07
Anton Yugov Itzuli - Stanko Todorov Itzuli
Bizitza
Jaiotza Pravets Itzuli1911ko irailaren  7a
Herrialdea  Bulgaria
People's Republic of Bulgaria
Bulgariako Erresuma
Heriotza Sofia1998ko abuztuaren  5a (86 urte)
Hobiratze lekua Sofiako Hilerri Zentrala
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Mara Maleeva-Zhivkova Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak bulgariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, estatu-politikaria eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Bulgariako Alderdi Komunista
IMDb nm3117069
SigTodorZhivkov.svg

Todor Kristov Zhivkov (bulgarieraz: Тодор Христов Живков, Todor Hristov Živkov; Pravetz, 1911ko irailaren 7a - Sofia, 1998ko abuztuaren 5a) bulgariar politikari komunista izan zen. 35 urtez, 1954tik 1989ra, Bulgariako Herri Errepublikako agintari nagusia izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Todor Zhivkov 1911n jaio zen, Pravetz nekazari herriko familia behartsu batean. 1929an, Sofiara joan zen, Arte Grafikoak ikastera; urtebete geroago, Gazte Komunisten Ligan sartu zen. Bigarren Mundu Gerran, nazien aurkako erresistentzian jardun zuen, komisario politiko gisa[1]. Gerra amaieran, Herri Miliziako koronel kargua zuela, sobietarrekin kolaboratu zuen oposizio politikoa deuseztatzen[2]. 1945ean, Bulgariako Alderdi Komunistako Batzorde Zentralean sartu zen. Uste osoko estalinista zen, eta Traitxo Kostov komunista kritikoaren aurkako purgan parte hartu zuen[1].

Nikita Khrustxevek babesturik, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1954an. 1962-1971 bitartean, Bulgariako lehen ministroa izan zen, eta presidentea 1971tik aurrera. Haren agintaldian, herrialdearen industrializazioa bizkortu zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, turkiar gutxiengoaren aurkako neurriak hartu zituen, eta etnia horretako milaka lagun irten ziren Bulgariatik[3]. 1989an, Perestroika hedatu zenean, dimititzera behartu eta alderditik egotzi zuten. 1992an ustelkeriaz epaitu eta kondenatu bazuten ere, Bulgariako Auzitegi Gorenak errugabetu zuen 1996an[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Binder, David Todor Zhivkov Dies at 86; Ruled Bulgaria for 35 Years nytimes.com . Noiz kontsultatua: 2017-8-30 .
  2. a b   Todor Zhivkov biografiasyvidas.com . Noiz kontsultatua: 2017-8-30 .
  3.   Haberman, Clyde Bulgaria Forces Turkish Exodus of Thousands nytimes.com . Noiz kontsultatua: 2017-8-30 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Todor Zhivkov Aldatu lotura Wikidatan