Xosé Filgueira Valverde
Xosé Filgueira Valverde (1906ko urriaren 28a, Pontevedra – 1996ko irailaren 13a, Pontevedra) galiziar idazle eta historialari bat izan zen. Zuzenbideko eta filosofia eta letretako doktoregoa lortu ondoren, irakasle-lanetan hasi zen (1927) Pontevedrako institutuan. 1923an Estudos Galegos mintegia sortu zuen, eta 1927an Pontevedrako museoa. Galiziako Errege Akademiako eta Historiaren Errege Akademiako kide izan zen. Galiziako Autonomia Erkidegoko lehen gobernuan, Kultura sailburu izan zen (1982-1983). Historialari bezala Pontevedreses Universales, La basílica de Santa María la Mayor de Pontevedra (1991) eta Historias de Compostela (1970) lanak argitaratu zituen. Arkeologian ere hainbat lan egin zituen (Materiales para la Carta Arqueológica de la Provincia de Pontevedra). Literaturari dagokionez, Alfontso X.a Jakitunaren kantigei buruzko lanak eta trobadore galaikoportugesei buruzko lanak egin ditu: Sobre lírica gallega medieval y sus perduraciones (1977), Fray Martín Sarmiento (1981 eta 1994), Con Rosalía de Castro no seu fogar (1974), Castelao na lembranza (1987). Aipagarria da etnografian egin duen lana ere: La artesanía en Galicia (1953), Los canteros gallegos (1976), Cruceiro (1976) eta Adral (1979-1987).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xosé Filgueira Valverde |