Xosé María Díaz Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xosé María Díaz Castro

Bizitza
JaiotzaGuitiriz1914ko otsailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLugo1990eko urriaren 2a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea eta poeta
KidetzaReal Academia Galega
Genero artistikoaolerkigintza
Xosé María Díaz Castroren omenezko estatua

Xosé María Díaz Castro (Guitiriz, Lugo, Galizia, 1914ko otsailaren 19a - Lugo, Galizia, 1990eko urriaren 2a) galiziar idazle eta itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lugoko Os Vilares herrixkan jaio zen eta Mondoñedoko apaizgaitegian ikasketak egin zituen (latina eta greziera bertan ikasi zituen), 1936ko gerrak oztopatu zuen arte. Gerra bukatzea seminariora itzuli baina jarraian utzi zuen Eliza eta Espainiako Barne Ministerioko itzultzaile bihurtu zen. Hamahiru hizkuntzatan moldatzeko gaitasuna zeukan. Teresa Zubizarreta Bengoetxea urretxuarrarekin ezkondu zen poeta, Urretxura (Gipuzkoa) joan zenean[1].

2014an, Real Academia Galegak antolatutako Galiziako Letren Egunean omendu zuten[1].

2014ko abenduaren 16an, Nimbos / Argi-koroak 1961eko poesia lana argitaratu zuten Xuntak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan. Gerardo Markuletak itzuli zuen euskarara[1].

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xosé María Díaz Castro Aldatu lotura Wikidatan