Zerrenda:Gironda departamenduko udalerriak
Gironda departamenduko udalerrien zerrendak gehienbat Okzitaniako lurrez osatutako Frantziako Gironda (okzitanieraz Gironda, frantsesez Gironde) departamenduan dauden 542 udalerriak jasotzen ditu.
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen udalerrien zerrenda. Agertzen diren datuak: INSEE kodea (horren arabera ordenatuta daude), posta-kodea eta izena bi hizkuntzetan. Izen ofizial bakarra frantsesezkoa da, estatuak frantsesa ez diren beste hizkuntzetako toponimiaren erabilpen ofiziala debekatu eta oztopatzen baitu. Hala ere Herriko Etxe batzuek seinale elebidunak jarri dituzte[1].
Ipar-ekialdeko udalerri batzuk okzitanieraren eremutik kanpo geratzen direnez, kasu hauetan "oïl" hitza agertuko da. Okzitanierazko izenik balego (hizkuntza galdu arte alde hori ere okzitaniera hiztuna izan zen) parentesi artean idazten da. Lurralde okzitaniera hiztunez inguratuta eta Montsegurren inguruan dagoen Petita Gavacheria delako oïl hizkuntza barrendegian daudenek PG hizkiak daramatzate.
Udalerri elkargo nagusietan daudenak ere hizki batzuen bidez azpimarratuta daude; beren frantsesezko izenekin:
- CDCM: Communauté de communes du Monségurais, 2004an sortua.
- COBAN: Communauté de communes du Bassin d'Arcachon Nord Atlantique, 2003an sortua.
- COBAS: Communauté d'agglomération du Bassin d'Arcachon Sud (Arcaishon aldekoa), 2002an sortua.
- CUB: Communauté urbaine de Bordeaux (Bordele ingurukoa), 1966an sortua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Girondako seinale elebidunak Toponimia occitana e senhalizacion en occitan webgunean.
- ↑ Erlatiboki modernoa den oïl hizkuntzaren barrendegia da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Okzitanieraz) Departamenduko udalerriak Toponimia occitana webgunean.
Okzitaniako udalerrien zerrendak | ||
---|---|---|
departamenduak osorik Okzitanian: Proventza Garaiko Alpeak · Alpe Garaiak · Itsas Alpeak · Ariège · Aude · Aveyron · Rodanoren Ahoak · Cantal · Corrèze · Creuse · Gard · Garona Garaia · Gers · Hérault · Landak · Loira Garaia · Lot · Lot eta Garona · Lozère · Puy-de-Dôme · Pirinio Garaiak · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne Garaia · departamenduko zati bat Okzitanian: Allier · Ardèche · Charente · Cher · Dordoina · Drôme · Gironda · Indre · Isère · Loira · Pirinio Atlantikoak (Bearno) · Ekialdeko Pirinioak (Fenolhedés) · Vienne · Beste lurralde batzuk: Arango harana · Okzitaniako haranak · Monako · Euskal Herriko udalerri okzitanieradunak · |