Zerrenkanobeiti
Zerrenkanobeiti | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Cerréncano Bajo |
Posta kodea | 31448 |
Herritarra | zerrenkanobeitiar, serrenkanupetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′20″N 1°09′42″W / 42.77229707°N 1.16156224°W |
Garaiera | 709 metro |
Distantzia | 57,6 km (Iruñetik) |
Zerenkanobeiti[1][a] (eguesibarreraz: Serrenkanupe)[b] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1427n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak zerrenkanobeitiarrak (eguesibarreraz: serrenkanupetarrak) ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerenkanobeiti edo Serrekanupe toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Cerrenquano (1366)
- Çerrenquano (1366)
- Cerrencano (1534)
- Cerrencano (1802)
- Cerrencano (1945)
- Cerrencano Bajo (1996)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenkanobeiti Urraulgoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 29.0 | 33.0 | 38.0 | 41.0 | 40.0 | 37.0 | 32.0 | 25.0 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.2 | 13.4 | 15.3 | 19.9 | 24.9 | 28.6 | 28.5 | 24.0 | 18.4 | 12.2 | 9.1 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.8 | 9.8 | 13.8 | 17.9 | 20.7 | 20.7 | 17.1 | 12.8 | 7.8 | 5.0 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.1 | 0.2 | 2.3 | 4.3 | 7.7 | 10.8 | 12.8 | 12.8 | 10.1 | 7.2 | 3.3 | 0.8 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -17.0 | -9.0 | -4.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 2.0 | 1.0 | -3.0 | -8.0 | -11.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 69.3 | 67.9 | 62.6 | 91.9 | 71.3 | 52.8 | 35.0 | 39.5 | 62.2 | 92.0 | 93.7 | 95.2 | 833.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 47.0 | 35.5 | 50.0 | 46.0 | 38.0 | 48.0 | 56.0 | 73.0 | 66.5 | 87.0 | 54.0 | 74.5 | 87.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.7 | 8.9 | 12.2 | 10.7 | 6.9 | 4.6 | 4.8 | 7.0 | 10.5 | 11.5 | 12.0 | 109.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.4 | 1.2 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.1 | 6.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seguruenik XVI. mendetik aurrera Gindano kontzejuohian integratu zen. Hiribilduak oraindik ere 2 su zituen 1366an. 1427an bakar batera murriztuak ziren, San Joan Ospitalekoei 20 soseko urteko petxa zor ziena eta Orreagako Santa Mariari 3 gari-kahitze, gero 1440an 4ra igo zirenak; herriko abadia zuzenean apezpikuaren mende zegoen.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /s̻erénkanoβ̞èiti/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa bortzagarren silaban - ↑ /serénkanupè/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Zerrenkanobeiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).