Egillor (Urraulgoiti)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Urraulgoitiko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egillor».
Egillor
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulgoiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaEgillor
Posta kodea31448
Herritarraegillotar, ellortar
Geografia
Koordenatuak42°45′22″N 1°14′45″W / 42.75607676°N 1.24579026°W / 42.75607676; -1.2457902642°45′22″N 1°14′45″W / 42.75607676°N 1.24579026°W / 42.75607676; -1.24579026
Garaiera606 metro
Distantzia44,3 km (Iruñetik)
Demografia

Egillor[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Egillor Urraulgoiti[b] (eguesibarreraz: Ellor)[c] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

1366n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak egillotarrak (eguesibarreraz: ellortarrak) ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egillor edo Ellor toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Hegi (1988)
  • Egillor (1996)
  • Hegilior (2000)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egillor Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 29.0 33.0 38.0 41.0 40.0 37.0 32.0 25.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.2 13.4 15.3 19.9 24.9 28.6 28.5 24.0 18.4 12.2 9.1 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.8 9.8 13.8 17.9 20.7 20.7 17.1 12.8 7.8 5.0 11.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.1 0.2 2.3 4.3 7.7 10.8 12.8 12.8 10.1 7.2 3.3 0.8 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.0 -9.0 -4.0 -3.0 1.0 5.0 2.0 1.0 -3.0 -8.0 -11.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 69.3 67.9 62.6 91.9 71.3 52.8 35.0 39.5 62.2 92.0 93.7 95.2 833.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 47.0 35.5 50.0 46.0 38.0 48.0 56.0 73.0 66.5 87.0 54.0 74.5 87.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.7 8.9 12.2 10.7 6.9 4.6 4.8 7.0 10.5 11.5 12.0 109.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.4 1.2 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.1 6.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1350erako 4 su zituen eta 1366a baino lehen hondatuta geratu zen. XVI. mendearen hasieran, Espartza eta Irurozkiko kapareek erabiltzen zuten.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /eɣ̞íʎoɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /eɣ̞íʎoɾ ura.úlgòiti/ ahoskatua (laguntza)
  3. /eʎóɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Egillor - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  4. Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]