Urraulgoiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urraulgoiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urraulgoitiko bandera

Urraulgoitiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Urraúl Alto.svg Urraúl Alto
Alkatea Juan Francisco Irigibel Iturri
(AIUA)
Posta kodea 31448
INE kodea 31241
Herritarra urraulgoitiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 33″ N, 1° 15′ 16″ W / 42.759166666667°N,1.2544444444444°W / 42.759166666667; -1.2544444444444Koordenatuak: 42° 45′ 33″ N, 1° 15′ 16″ W / 42.759166666667°N,1.2544444444444°W / 42.759166666667; -1.2544444444444
Urraulgoiti hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Urraulgoiti
Urraulgoiti
Urraulgoiti (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 137,7 km2
Garaiera 530 metro
Distantzia 45 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 151 biztanle
% 59,21 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 40,79
Dentsitatea 1,1 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 5,36
Zahartze tasa[1] % 38,1
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,12 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,47 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XIII. mendea baino lehen. urtea


Urraulgoiti[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria eta ibarra da, Zangozako merinerrian kokaturik. 151 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Fe monasterioaren klaustroaren ikuspegia.

Urraulgoiti Nafarroa ekialdean dago, Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora. Herrira heltzeko NA-150 errepidean hasten den bigarren mailako beste errepide bat hartu behar da.

Urraulgoitik, Abaurregaina eta Abaurrepearekin egiten du muga iparraldean, Sartze, Galoze eta Nabaskozerekin ekialdean, Artzibar eta Longidarekin mendebaldean, eta Urraulbeiti eta Erromantzatuarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1.400mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoitiko Eparotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 608 metrora, Nafarroako gobernuak 1974ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri hauek osatzen dute: Adoain, Aietxu, Elkoatz, Eparotz, Ezkanitz, Gindano, Imirizaldu, Irurozki (udaletxea), Lareki, Ongotz, Ozkoidi eta Zabaltza. Etxaguneak ere badaude: Arieltz, Aristu, Jakoisti, Larraun eta Santafe basilika, non, oroitzapen guztien arabera, udalak bilerak egin dituen. Lehen, gainera, herri gehiago zeuden, egun hustuak: Aikoa, Aizkurgi, Arangozki, Artanga, Artesano, Zerrenkano, Egillor, Larrain, Lete, Narbarze, Raxa eta Sastoia edo Iriberritxipi.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,21a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Urraulgoitiko alkate kargurako Aldasur[4] (izen osoa: Agrupación Electoral Aldasur, AEA) herri ekimeneko Joaquina Garijo Napal aukeratu zuten alkate; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %1,47) eta boto zuri bakarra izan zen (%0,75). Abstentzioa %17,58koa izan zen.

Urraulgoitiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Joaquina Garijo Napal (AEA) 84 Bai
Ignacio Indurain Bañez (AEA) 83 Bai
Maria Rosario Larrea Leotz (AEA) 80 Bai
Maria Teresa Erredin Aietxu (AEA) 68 Bai
Eduardo Migueliz Bizkai (AESFUA) 55 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda aurkeztu ziren baina udalbatzan aldaketa suertatu zen: Aldasurrek bi zinegotzi lortzen zituen bitartean, Agrupación Independiente Urraúl Alto (AIUA) izenekoak beste hirurak erdietsi zituen[5][6].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Joaquina Garijo Napal Aldasur
2011-2015 Juan Francisco Irigibel Iturri AIUA

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: San Adrian kalea, z/g (Irurozki kontzejua)

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urraulgoiti eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,66k zekien euskaraz hitzegiten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urraulgoiti Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa