Zhu De

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zhu De
Zhu De.jpg
2. Chairman of the Standing Committee of the National People's Congress Itzuli

1959ko apirilaren 28a - 1976ko uztailaren 6a
Liu Shaoqi Itzuli - Soong Ching-ling
Vice Chairman of the Communist Party of China Itzuli

1956ko irailaren 28a - 1966ko abuztuaren 1a
Vice President of the People's Republic of China Itzuli

1954ko irailaren 27a - 1959ko apirilaren 27a - Soong Ching-ling
Secretary of the Central Commission for Discipline Inspection Itzuli

1949ko azaroa - 1955eko martxoa
Li Weihan Itzuli - Dong Biwu Itzuli
member of the National People's Congress Itzuli

Bizitza
Jaiotza Zhu De's Former Residence Itzuli1886ko abenduaren 1a
Herrialdea Qing dinastia  (1886ko abenduaren 1a -  1912)
Txinako Errepublika (1912–1949)  (1912 -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  1976ko uztailaren 6a)
Talde etnikoa Hakka etnia
Heriotza Pekin1976ko uztailaren 6a (89 urte)
Hobiratze lekua Babaoshan Revolutionary Cemetery Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Liu Congzhen Itzuli  (1905 -
Chen Yuzhen Itzuli  (1917 -
Wu Ruolan Itzuli  (1928 -  1929ko otsailaren 12a)
Kang Keqing Itzuli  (1929 -  1976ko uztailaren 6a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Yunnan Military Academy Itzuli
Moscow Sun Yat-sen University Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Sichuan University Itzuli
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Marshal of the People's Republic of China Itzuli
Parte hartutako gatazkak Nanchang Uprising Itzuli
Ibilaldi Luzea
Liaoshen Campaign Itzuli
Pingjin Campaign Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Tongmenghui Itzuli

Zhu De (txinera: 朱德, pinyin: Zhū Dé, Wade-Giles: Chu Teh) (I-lung, Sichuaneko probintzia, Txina, 1886ko abenduaren 1a - Pekin, Txina, 1976ko uztailaren 6a) txinatar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909. urtean gudarostean sartu zen, eta 1911. urteko iraultzan parte hartu zuen. 1927. urtean Nanchang hiriko matxinadan borrokatu zen, eta urtebete geroago, Mao Zedongekin batera, Armada Gorria sortu zuen. Maorekin batera, halaber, Fukien eta Kiangsi probintzietako sobietak antolatu zituen.

Ibilaldi Luzeko Lehen Gudarostearen buruzagi izan zen. VIII. dibisioko komandantea izan zen gero.

Bigarren Txina-Japonia Gerra gertatu zen bitartean, komunistek bat egin zuten Chiang Kai-Sheken indar nazionalistekin (Kuomintang alderdiarekin) japoniarren aurka borrokatzeko, eta buruzagi militar nagusietakoa izan zen Zhu, Peng Dehuairekin batera[1]. Gerra hori amaitu baino lehen, 1944an Txinako Alderdi Komunistaren VII. Kongresuak politburoko kide egin zuen.

Arlo militarrean jakintza handiko pertsona zen, eta 1946tik 1954rako urteetan Herriaren Askapenerako Gudarosteko komandante nagusia izan zen (barnealdeko Txina konkistatu zuen). Txinako Iraultza amaitu zenean, Errepublikako lehendakari egin zuten (1954-1959), eta 1955. urtean mariskal. 1956. urtean Alderdi Komunistako batzorde zentraleko lehendakariorde hautatu zuten.

Iraultza Kulturalaren garaian, kritika zorrotzak egin zizkioten Armada Gorriko partaideek, baina Alderdi Komunistako IX. Kongresuak (1969), Alderdiko batzorde zentraleko politburoko behin betiko kide izendatu zuen berriro, eta Herriko Kongresu Nazionaleko batzorde iraunkorreko lehendakari hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhu De Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez) «Zhu De | Chinese military leader» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-07-17.