Željko Ražnatović
Arkanen hilobia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Ezizena | Arkan | |
| Jaio | 1952ko apirilaren 12a | |
| Hil | 2000ko urtarrilaren 15a | |
| Bikotekidea | Natalija Martinović (????-1994) Svetlana Ražnatović(1995-2000) |
|
Željko Ražnatović, serbieraz Жељко Ражнатовић, ezizenez Arkan (1952ko apirilaren 12a, Brežice, Eslovenia - 2000ko urtarrilaren 15a, Belgrado, Serbia) serbiar buruzagi paramilitar bat izan zen.
Gaztetan Jugoslaviarik alde egin eta gaizkilea izan zen, Europako herrialde askotan lapurreta eta hilketen inguruanko ikerketen ondorioz atxilotua izan zelarik: Belgika, Alemania, Suedia, Austria, Herbehereak, Italia, Suitza... 1977an Belgikatik ihes egin eta jaioterrira itzuli zen. Han Stane Dolanc militar buruzagiaren adiskide bilakatu eta Jugoslaviako Polizia Sekretuko kide eta Josip Broz Tito diktadorearen inguruko pertsona ere bihurtu zen. Arkan arazoetan sartu ezkero, hantxe zegoen Dolanc hura katramilatik ateratzeko.
1990eko hamarkadan Jugoslaviako Gerretan Arkanen tigreak unitate militar izugarriaren buru zelarik sarraski ugari burutu zituen, ondorioz serbiar nazionalismoarentzat gerra heroia baldin bada ere, kroaziar, bosniar eta montenegroarrentzat pertsona gorrotogarria izan zen, hainbat gerra krimen leporatu izan zitzaizkiolarik.
2000ko urtarrilaren 15an Belgrado hiriko Hotel Intercontinental hotelean zegoela, 23 urtetako Dobrosav Gavrić polizia ohiak tiroz erail zuen.