1940ko Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1940ko Neguko Olinpiar Jokoak, Neguko Olinpiar Jokoen V. edizioa izango zena, Alemaniako Garmisch-Partenkirchenen ospatu beharrekoak ziren.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, hasiera batean, Japoniako Sapporo herria aukeratu zuen, Neguko Olinpiar Jokoak 1972an ospatuko zituena, baina Txinatar-japoniar Bigarren Gerra hasi izanaren ondorioz, Olinpiar Joko hauek Japonian antolatzeari uko egin behar izan zitzaion, Udako Tokiokoekin gertatu zen bezala. Sappro ordeztuz, 1928an jada Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituen Sankt Moritz aukeratu zen, baina Suitzako Batzorde Olinpikoa eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren arteko tirabira baten ondorioz, Suitzak uko egin zion joko hauek antolatzeari. Honen ordez, azkeneko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza izan zen Garmisch-Partenkirchen aukeratu zen, baina Bigarren Mundu Gerra hasi zenez, bertan behera utzi behar izan ziren joko hauek.

Esan bezala, Sapporok 1972an antolatuko zituen Neguko Olinpiar Jokoak, eta Sankt Moritzek, bere bigarren antolaketa, 1948an.


Aurrekoa
1936ko Garmisch-Partenkircheneko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko V. Olinpiar Jokoak
1940
Ondorengoa
1944ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1940ko Neguko Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1940ko Neguko Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan