1960ko Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Squaw Valleyko Neguko Olinpiar Jokoak
1960

Olympic rings with white rims.svg VIII. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Squaw Valley (USA)
Estatu partehartzaileak 30
Hasiera Otsailaren 18a
Bukaera Otsailaren 28a
Atleta kopurua 665
Estadioa Blyth Arena
Kirolak 4

1960ko Neguko Olinpiar Jokoak AEBetako Kaliforniako Squaw Valley hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen VIII. edizioa izan zen, eta AEBetan antolatutako laugarren Olinpiar Jokoak, 1904ko San Luisekoak eta 1932ko Los Angelesko Udakoak eta Lake Placideko Negukoen ondoren.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 7 5 9 21
2 AlemaniaAlemania 4 3 1 8
3 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 3 4 3 10
4 NorvegiaNorvegia 3 3 0 6
5 SuediaSuedia 3 2 2 7
6 FinlandiaFinlandia 2 3 3 8
7 KanadaKanada 2 1 1 4
8 SuitzaSuitza 2 0 0 2
9 AustriaAustria 1 2 3 6
10 FrantziaFrantzia 1 0 2 3

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yevgeny Grishin, SESBekoa, abiadura irristaketako 500 metroko probaren garailea izan zen, eta beste hainbeste egin zuen 1500 metrokoan, Roald Aasekin batera.
  • Lidia Skoblikova, hau ere SESBekoa, abiadura irristaketako 1500 eta 3.000 metroko probatako garailea izan zen.
  • Jean Vuarnet frantziarrak lortu zuen eski alpetarreko jaitsierako probako urrezko domina. Gainera, metalezko eskiekin parte hartu eta irabazi zuen lehen eskialaria izan zen.
  • Anne Heggtveit, Kanadakoa, emakumezkoen eslalom probako garailea izan zen.
  • Biatlonean, Suediako Klas Lestanderrek, hamabosgarren denborarik hoberena lortu zuen 20 kilometroko lasterketaren ondoren, baina akatsgabea izan zen errifle tiraketako zatian, honela, biatloiko lehen txapeldun olinpikoa bihurtu zelarik.
  • Penny Pitou, AEBetakoak, emakumezkoen jaitsiera eta eslalom erraldoi probetako zilarrezko dominak irabazi zituen.
  • Veikko Hakulinen kross-country eskiatzaile finlandiarra, Squaw Valleyko joko hauetan, hiru domina aldarrikatu zituen kirolari bakarra izan zen (orotara zazpi lortzeko). 40 kilometro erreleboetako proban metro bategatik, esprintean 20 segundo beranduago iritsi zen.
  • 1980ko Izotzeko Mirariaren seinaleak emanez, txikitzat hartzen zen AEBetako izotz hockey taldeak, Kanadakoa garaitu zuen, urrea irabazteko faboritotzat hartzen zena, baita Gerra Hotzeko etsai zen SESB eta Txekoslovakia ere, finalean, honela urrezko domina irabaziz.
  • IBM 305 RAMAC IBMren ordenagailu aurreratua, datu prozesatze elektronikoak emateko erabili zen, lehen aldiz Olinpiar Joko Batzuetan.
  • Carol Heiss irristaketa artistikoko kirolaria (ondoren proba horretan urrezko domina lortu zuena) izan zen kirolari guztien izenean zina egin zuena. Neguko Olinpiar Jokoei dagokienez, kirolarien izenean zin olinpikoa egin zuen lehen emakumea izan zen.


Aurrekoa
1956ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko VIII. Olinpiar Jokoak
1960
Ondorengoa
1964ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1960ko Neguko Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1960ko Neguko Olinpiar Jokoak gaiari buruz.