1980ko Neguko Olinpiar Jokoak
Wikipedia(e)tik
| Lake Placideko Neguko Olinpiar Jokoak 1980 |
|
|---|---|
| Hiria | |
| Estatu partehartzaileak | 37 |
| Hasiera | Otsailaren 14a |
| Bukaera | Otsailaren 23a |
| Atleta kopurua | 1.072 |
| Estadioa | Lake Placid Equestrian Stadium |
| Kirolak | 6 |
1980ko Neguko Olinpiar Jokoak, bigarren aldiz, Lake Placide hiri estatubatuarrean ospatu ziren, 1932an bezala. Honela, Sankt-Moritz eta Innsbruckekin batera, Neguko Olinpiar Jokoen bi edizio antolatu zituen hirugarren hiria bihurtu zen. Hau, Neguko Olinpiar Jokoen XIII. edizioa izan zen. Bertan, 1.072 kirolarik parte hartu zuten, 37 herrialde, 6 kirol eta 38 probatan ordezkatuz.
Dominak [aldatu]
| Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 10 | 6 | 6 | 22 | |
| 2 | 9 | 7 | 7 | 23 | |
| 3 | 6 | 4 | 2 | 12 | |
| 4 | 3 | 2 | 2 | 7 | |
| 5 | 3 | 0 | 1 | 4 | |
| 6 | 2 | 2 | 0 | 4 | |
| 7 | 1 | 5 | 3 | 9 | |
| 8 | 1 | 3 | 6 | 10 | |
| 9 | 1 | 2 | 1 | 4 | |
| 10 | 1 | 1 | 3 | 5 |
Kirolari garrantzitsuak [aldatu]
- Eric Heiden: 5 urrezko domina irabazi zituen abiadura irristaketan.
- Suediako Ingemar Stenmarkek, eski alpetarreko eslalom eta eslalom erraldoi probak irabazi zituen gizonezkoetan.
- Liechtensteingo Hanni Wenzelek, beste hainbeste egin zuen emakumezkoetan.
- Ekialdeko Alemaniako Ulrich Wehlingek gizonezkoetan eta SESBeko Irina Rodninak emakumezkoetan, konbinatu nordikoa irabazi zuten.
- Aleksandr Tikhonovek, bere laugarren urrezko domina irabazi zuen biathloneko erreleboetako proban.
- Nikolay Zimyatovek, hiru urre irabazi zituen eskiko cross-country proban.
- Robin Cousins britainiarrak irabazi zuen urrea gizonezkoen irristaketa artistikoan.
- Izotz hockeyan AEBek lortu zuten urrea, jokalari unibertsitarioz jositako talde batekin, dominengatik jokatzerako orduan, SESB eta Finlandia garaituz. Hau, Miraria Izotzean deitu zuten AEBetako egunkarietan. Honi buruzko film bat egin zen, Miracle izenekoa, 2004an.
- Leihaketetan, elur artifiziala erabili zen lehen aldia izan zen.
Maskotak [aldatu]
Roni eta Ronny, mapatxeak.
| Aurrekoa 1976ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XIII. Olinpiar Jokoak 1980 |
Ondorengoa 1984ko Sarajevoko Neguko Olinpiar Jokoak |
|
||||||||||||||||||