Ablitasko gaztelua

Koordenatuak: 41°58′23″N 1°38′16″W / 41.973°N 1.6377°W / 41.973; -1.6377
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ablitasko gaztelua
Kultura ondasuna
Ablitasko gazteluaren barnealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAblitas
Koordenatuak41°58′23″N 1°38′16″W / 41.973°N 1.6377°W / 41.973; -1.6377
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0011008

Ablitasko gaztelua Nafarroako Erriberako izen izen berdineko Ablitas udalerrian dauden gaztelu baten hondakinak dira. Eraikina herrigunearen hegoaldeko alboko muinoan eta mantentze egoera kaskarrean dago.

Herrigunetik Gazteluaren kalean goruntz egin eta muinoan gora eginez berehala gazteluaren hondakinera iris gaitezke. Sarrera doainekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko aipamena 1119koa da, hain zuzen ree, Alfontso I.a Nafarroakoak Ablitas udalerria konkistatu zuenekoa[1]. XII. mendean aurreko musulmandar jatorriko eraikin baten gainean altxa zen, musulmandar eraikin hori ustez, X. mendean eraikia litzateke.

Nafarroako Erresuman hegoaldeko defentsa garrantzi handia izan zuen. Izan ere, gazteluak ke seinaleen bidez inbasio edo eraso saiakerez ohartarazteko komunikazio sistema edo sare bateko zati litzateke, Gaztelako Erresuma eta Aragoiko Erresumako mugako beste hainbat nafar gotorlekuekin batera.

1949ko apirilaren 22an Ondare Historiko Babestua izendatua izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ozta-ozta zutik dirauen eraikin zilindriko honek, berez, 7 metroko garaiera zuen, gotortutako beste bi oin ere izango liztuzke, hauetan gazteluko jaunaren egoitza eta bizilekua leudeke, ondorioz dorreak denera 17-20 metroko garaiera luke[1] Sarrera doainekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]