Ablitas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ablitas

 Nafarroa Garaia

Ablitasko armarria

Izen ofiziala Ablitas
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea Cecilio Antón Ruiz (SIA)
Herritarra ablitastar[1]
Koordenatuak 41°58′28″N 1°38′26″W / 41.97444°N 1.64056°W / 41.97444; -1.64056Koordenatuak: 41°58′28″N 1°38′26″W / 41.97444°N 1.64056°W / 41.97444; -1.64056

Navarra - Mapa municipal Ablitas.svg

Eremua 77,4 km2
Garaiera 387 m
Distantzia 104 km Iruñera
Posta kodea 31523
Biztanleria 2.663 bizt. (2012)
Dentsitatea 34,41 bizt./km²
http://www.ablitas.com/

Ablitas[2] Nafarroako udalerria da, Euskal Herrian hegoaldeen kokatuta dagoena. Tuterako merindadeko herri honek 2.663 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 104 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen hegoaldean. Herrira heltzeko N-121C errepidea hartu behar da Tutera-Tarazonako norabidean. Behin Cascantera iritsitakoan dagoen errepide bat hartu behar da eta sei kilometroren ostean iristen da Ablitasera.

Ablitasek Tutera, Fontellas eta Ribaforadarekin egiten du muga iparraldean; Cortesekin ekialdean; Cascante eta Barillasekin mendebaldean; eta Tarazona eta Borjarekin hegoaldean. Azken bi udalerri hauek Zaragoza probintzian kokatzen dira.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak Ebro ibaiaren sakonuneko udalerri guztiek duten klima bera dauka, mediterraneoar epela. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 500mm ingurukoak dira. Urteko egun euritsuak 60-70 bitartekoak dira. Prezipitazioak udaberri eta udazkenean izaten dira ugarien.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 332 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[3]

Lorreko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablitasko ipar-mendebaldean kokatzen den aintzira da, bertan ahate eta hegazti espezie ugari bizi dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablitas Tuterako errekonkistaren ondorengo herria da, Alfontso I.a Bataiatzaileak emaniko foruaren ondorioz. Erregeak berak Ablitasko meskita Tuterako Andre Maria elizaren eskumenean jarri zuen, baina dena den, Ablitasen, musulman ugari bizi izan zen XV. mendera arte. Musulmanez gain, judu batzuk ere bizi izan ziren kristauen artean.

1137. urtean Aragoiko erresumak, Nafarroari eraso eta Antso Ramirezek erasoari erantzuteko Azagrako Gonzalo kontseilariaren laguntza izan zuen. Ablitas erregearen jabetza bihurtu zen, eta erresumako hegoaldeko muturreko herria izateagatik, defentsarako gune estrategikoa izan zen 1350. eta 1352. urteetako erasoaldi aragoitarretan. 1405eko urtarrilaren 31n, Karlos III.a erregeak jaurerria berretsi zuen eta Lakarrako Martin Enriquezi eman zion udalerriaren jabetza. 1439an Joan II.ak berriro ere aldarrikatu zuen jaurerria eta inguruko lurren kontrola, herritarrak "lakarraterren" leinuari lotuz.

1652an jaurerria konderri bihurtu zen eta Lakarra familiak herriaren kudeaketa ez ezik, legedia kriminala ezartzeko boterea ere lortu zuten, 1638an. Lakarratarrek alkatea eta bi erregidore edo zinegotzi izendatzeko ahalmena zuten. XIV. mendearen amaieran, Ablitasek harzuri harrobia zeukan, eta bertatik ateratako harriekin Tuterako gazteluaren kapitelak eraiki ziren. Horrez gain, Erriberriko jauregiaren errege irudiak eta beste hainbat elizatako egitura egiteko erabili ziren.

Udalerriak ordaindu beharreko zerga edo petxen kontura Tulebrasko mojen monasterioaren zerbitzua ordaintzen zen, baina Ablitasko jaurerria Lakarra familiari dohaintza moduan emateak arriskuan jarri zuen monasterioaren etorkizuna. Azkenik, Leonor printzesak monasterioak urtero jasoko zuen zuzkidura (hornidura) edo dirua berretsi zuen. XVIII. mendearen amaieran, herria Montijoko kondesak izendaturiko alkateak eta bi zinegotzik zuzentzen zuten.

XIX. mendearen hasieran, garia, garagarra, mahatsa eta oliboa landatzen ziren Ablitasko lurretan. Horrez gain, abeltzaintza eta harzuri eta igeltsu harrobiak zeuden. XIX. mendearen amaieran, Ablitasek 7.000 erregutako landatze lurrak zeuzkan, mende hasieran baino gutxiago.

Ablitasko Ospitalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren akordioz, Ablitasko ospitalea 1300. urtean sortu zen. Eraikinaren mantenurako, herritarrek emaniko limosnez baliatzen ziren. 1767an diru-bilketa herriko bi zinegotziek egiten zuten jaiegunetan. 1896. urtean ospitalea udalaren eskutan geratu zen eta 1910etik aurrera Kontsolazioko mojek zaintzaren esku utzi zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablitasko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.826 1.825 1.926 1.959 2.060 2.242 2.314 2.275 2.348 2.326 2.264 2.306 2.438

2008ko erroldaren arabera, 240 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,76 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablistasko gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso I.a Bataiatzailearen konkistaren ondorioz eraiki zela uste da. 1276an Oibarko Martin Ruizek Juana erreginari omenaldia egin zion Ablitasko gazteluan eta erreinuko beste bost gotorlekuetan. Lau urte geroago, kanpoko horma berreraikitzeko lanak egin ziren, behera erorita baitzegoen. 1320an Juan Le Chat zen gotorlekuko alkaidea, eta bere karguan 10 liberako soldata jasotzen zuen. 1357an berriro ere, zaharberritze lanari ekin zitzaion, Ribaforadako Beltran gotorlekuko alkaide zelarik.

XVI. mendearen hasieran, Gaztelako erresumaren inbasioaren ondoren, Nafarroako erresuma zaharraren gazteluen eraistea agindu bazen ere, Ablitasko gaztelua zutik mantendu zen, bai 1516an zein 1521ean ere. Gaur egun zilindro itxurako dorrearen hondarrak, harlanduzko hainbat egitura, eta iraganbidearen zati batzuk kontserbatzen dira.

Santa Maria Magdalena eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria Magdalena eliza eraikin gotiko-errenazentista da. Aipagarriak dira harlanduzko dorrea eta gaztelubegiak. Jatorrizko egitura Erdi Arokoa den arren, elizaren gaur egungo egitura, XVI. mendetik aurrera egindako handitze eta berrikuntza lanen ondorio da.

XVI. mendearen amaieran, bi zatiko hiru nabe berri gehitu zitzaizkion jatorrizko nabe bakarrari, poligono itxurako aurrealdea eta sakristiarekin batera. Lan hauetan, berriro ere, izardun harlanduak erabili ziren.

Ablistasko Konteen jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablistako kontearen jauregia, XVII. mendean eraiki zen. 1788an, kontearen titulua Montijoko kontearen eskuetara igaro zen. Armagintza liburuan, Ablitasko jaunaren armarria ageri da, sable eta zilarrezko hogeita bat bezanterekin. Konderriko antzinako etxea, Foruen Plazan kontserbatzen da, harrizko dinteldun atea dauka, adreiluzko fatxada, eta arkudun iraganbidea. Fatxadan, koarteldun armarria ageri da.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Ablitasen hiru baseliza izan ziren, San Migel, Sortzez Garbiaren baseliza, eta San Juan Pedrizena. Gaur egun, San Migel baseliza berria, eta Sortzez Garbiaren baseliza berria gordetzen dira, antzinako eraikinen hondarren gainean eraikiak.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ablitasko alkate Luis Maria Sada atera zen 2007ko hauteskundeez geroztik, UPN bere alderdiak udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 30 izan ziren (erroldaren %1,94) eta boto zuriak 34 (erroldaren %2,25). Abstentzioa %21,50ekoa izan zen.

2011n Cecilio Antón Ruiz aukeratu zuten alkate; PSNtik aldendutakoek[4] sortutako Ablitaseko Sozialista Independenteak (SIA) zerrendako burua da.

Udal Hauteskundeak Ablitasen
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Ablitaseko Sozialista Independenteak (SIA)  %41,33 6 - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %40,85 5  %50 6
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %6,66 0  %32,96 4
Nafarroako Ezker Batua (NEB)  %6,1 0  %14,8 1

Ablitasko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 Cecilio Antón Ruiz (SIA)
2007 Luis Maria Sada (UPN)
2003 Luis Maria Sada (UPN)
1999 Inma Pinilla (PSN)
1995 Luis Maria Sada (UPN)
1991 Miguel Serrano (PSN)
1987 Ángel Vidal (CDS)
1983 Leocadio Escribano (PSN)
1981 Alberto Alegría (UCD)
1979 José Arriazu (UCD)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1606an eraiki zen, Torrazako dorretik ekarritako harlanduekin. Gaur egungo egitura 1887an egindako berreraikitze baten ondorio da. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 78

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ablitas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,01ek zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte autobus konpainiak Ablitas Tuterarekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak irailaren 7tik irailaren 14ra ospatzen dira Arrosarioko Andre Mariaren omenez. Horrez gain, uztailaren 22an Andre Maria Madalenaren jaiak antolatzen dira, udaletxe zaharraren balkoitik jaurtitako madariekin.

Ablitastar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ablitas Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa