Xabierko gaztelua
- Artikulu hau Nafarroako gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Xabier (argipena).
|
||||
|---|---|---|---|---|
Xabierko gaztelua. |
||||
| Herria | Xabier | |||
| Koordenatuak | 42°35′38″N 01°12′56″W / 42.59389°N 1.21556°WKoordenatuak: 42°35′38″N 01°12′56″W / 42.59389°N 1.21556°W | |||
| Herrialdea | Euskal Herria |
|||
| Garaia | X. mendea | |||
Xabierko gaztelua (gaztelaniaz Castillo de Javier) Xabier hiribilduko muino batean dagoen gaztelua da, Iruñetik 52 km ekialderantz eta Zangozatik 8 kilometrotara kokatuta[1].
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Gazteluak bertako hiriaren izena du. Antzinako etxebarri izenaren eboluzioa omen da: exaberria, exabier eta xabier[2].
Deskribapena eta eraikuntza [aldatu]
Gazteluak hiru atal ditu, antzinatasunaren arabera mailakatuta. Dorre nagusia ez ezik, ziegak eta kapera ere azpimagarriak dira. Kaperan gurutzefika gotikoa eta hormetan Heriotzaren Dantza irudikatzen duten margolanak daude
Dorre nagusia, "San Migel dorrea" izena duena, alde zaharrena da, gaztelua sortu zuen dorre-talaia[3]. Gazteluan betan jaiotako Frantzisko Xabierkoari sagaratutako museoa ere badago[4].
Gazteluaren basamentuetan oinalde musulmanak daude, X. mendekoak izan litezkeenak. XI. mendean inguruko barrutia eraiki zuten, antzinako gelak sortu zuena. XIII. mendean gainera, lau aldetan poligonal atal bi eta dorre bi gehitu zituzten.
Xabierraldia [aldatu]
Urtero Iruñetik hasi eta Xabierko gazteluaren aurrean amaitzen den Xabierraldia izeneko erromesaldia burutu ohi da.
Historia [aldatu]
Gaztelua X. mendekoa omen da. Gaztelua eta gertuko hiribildua Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru lortuak ziren. Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria okupatu zituen. Azken epea bukatu eta aragoarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin-betikoz geratu ziren Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.
1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuan egon zen 1474an Joana Aznarez Sadakoak Martin Azpilkuetakoa baztandarra ezkondu arte. Azpilkuetako jaunaren alaba Mariak Joanes Jatsukoa ezkondu eta hau gazteluaren jaun bihurtu zen[2].
1512ko Nafarroako konkista eta gero, Joanes Jatsukoa eta bere oinordekoa zen Miguel Jatsu Azpilikuetakoa agramondarrek Nafarroako erregeen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Zorionez, mozketa bat baino ez zuten egin:[5]
- Inguurko harresia bota zuten, eta baita bertako almena eta gezileihoak ere.
- Lubakia bete zuten, lurrazala parekatuz.
- Portada erraldoiak hautsi zituzten.
- Dorre biak bote ziztuzten.
- Zubi altxagarria eta lorategia hondatu zituzten.
- San Migel dorrea erdira beheratu zuten.
Oinordetza oinordetzaz gaztelua, Xabier herriarekin batea, Villahermosako dukeen eskuetan bukatu zen.
XIX. mendearen bukaeran gaztelua erortzeko zorian zegoen eta María del Carmen de Aragón-Azlor Villahermosako dukesak ordainduta, Angel Goikoetxea arkitektoak zaharberritu egin zuen gaztelua[2].
XX. mendearen hasieran, Villahermosa dukesak gaztelua eta eraikitako basilika Jesusen Konpainiari eman zion.
Urtero, martxoaren hasieran, Nafarroako patroia den Frantzisko Xabierkoa omentzeko gaztelura doan erromesaldia egiten da, Xabierraldi izenekoa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ www.turismo.navarra.es
- ↑ a b c Euskal Herriko 101 Gaztelu - Xabierko gaztelua
- ↑ www.sanguesa.org
- ↑ www.navarra.es - Xabierko Gazteluaren Museoa
- ↑ Sagredo Garde, Iñaki: "Navarra. Castillos que defendieron el Reino" (2006) Iruñea, Pamiela ISBN 84-7681-477-1