Marutegiko gaztelua

Koordenatuak: 42°54′18″N 2°19′09″W / 42.90494°N 2.31919°W / 42.90494; -2.31919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marutegiko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAraia
Koordenatuak42°54′18″N 2°19′09″W / 42.90494°N 2.31919°W / 42.90494; -2.31919
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza IX. mendea

Marutegi, Murutegi edo Morotegiko gaztelua Arabako Asparrena udalerriko Araia herrian dagoen gaztelu bat da.[1] 2021eko abuztuaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Monumentu sailkapenean[2].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko erdigunetik 2 kilometro pasatxora eta 863 metroko altueran dagoen haitz batean dago.

Marutegi edo Marumendi izeneko haitzetik Arabako lautadaren ekialdeko zatiaren ikuspegi ezin hobea dago, baita Nafarroarako sarrerarena ere, Sakanatik. Bere kokapen estrategikoak, gainera, Gipuzkoara San Adriango tuneletik zeraman galtzada zaharra kontrolatzea ahalbidetzen zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun onartua dago Araxa edo Araia gaztelua Marutegi zela. XX. mendearen hasiera arte, gaztelu hori Iruñeko lehen erregetza garaian, hau da, Eneko Arista errege zela (824-852), egin zutela uste izan zen; 839. urtean, hain zuzen.[3]

Aldez aurretik arabiar jatorriko gotorleku bat egon zela uste den arren, zeinetatik bere izena datorkio; dirudienez, Marutegiko gaztelua IX. mendean eraiki zuen Gartzea Enekoitzek Iruñeko Erresumako mugaren defentsarako.

Defentsa-multzoa dorre batek osatzen zuen. Dorre hori ia menderaezina zen, sarrera laua ez zuen haitz batean kokatuta zegoelako, eta beheko aldean harresi-esparru bat zuelako.

Posizio hau Nafarroa eta Gaztelako Erresumaren arteko muga-lerrokoa izan zen. Barrualdea kostaldearekin San Adriango tunelaren bidez lotzen zuen bide komertziala babesteko funtzioak ere bere zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendigune harritsu baten tontorrean dagoen gaztelu bat da.

Ondo mugatutako bi esparru ditu. Alde batetik, beheko esparru bat, non neurri handiko eraikin bat baitago (31 x 12 m), ondo landutako horma indartsuak (1,5 m lodi) dituena; horiek itxiko lukete espazioa, harresi gisa. Bestetik, goiko esparru bat, non legokeen dorre nagusia, zaintza-talaia eta gotorlekuaren azken defentsa. Haitzaren puntako eraikuntza dorrera egokitzen da, eta helburu logiko egiten du espazioaren aprobetxamendua, hori falta baita. Hor dagoen eraikinak «D» formako solairu bat du, 10,5 x 9 metrokoa. Lodiera ezberdina du: ekialdean, 2,70 metro, eta, mendebaldean, 1,40 metro. Horrek erakusten du orduan zegoen defentsa-beharra. Dorre horretara hegoaldetik sartuko zen, lurraren arrasetik, goragunerik edo bestelako defentsa-elementuren beharrik izan gabe.

Barrualdean bi lurzoru-maila zeuden; horiek prestatuta zeuden hura irregularizatzen zuten harkaitz-azaleratzeak ezabatuta, batetik, eta kare-esne baten bidez, bestetik. Hiru metroko altueran, kontserbatutako hormaren hondakinen arabera, bigarren solairu bat zegoen.

Leku gutxi egon arren, dorrea perimetroko harresi batez inguratuta egongo zen; harkaitzaren kaxaketa da horren lekuko. Tamaina ertaineko harlanduxkak multzoaren batasuna erakusten du berriro. Eremu horretako atea irisgarri dagoen eremu bakarretik zabalduko zen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Erdi Aroko gaztelu ugari daude, eta denek dute interpretazio-zailtasun nabaria, ez bakarrik hondakinen tasunari dagokionez, higaduragatik edo esku-hartzeak pilatzeagatik, baita Erdi Aroko prozesu historiko erabakigarrietako parte hartzeari buruzko interpretazio orokorrari buruz ere. Fenomenoaren garrantzi historikoagatik, fenomenoa testuinguruan kokatzen duten gertaera historiko erabakigarriengatik eta Marutegiko Gazteluak dituen ikerketa- eta dibulgazio-aukerengatik, garrantzi handiko ondasun baten aurrean gaude Euskal Herriko arkeologia-panoraman.

Ez da aurkitu elementu degradatzailerik mugaketaren barruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asparrenako Udala. Marutegiko gaztelua. .
  2. Kultura ondasun izendapena EHAAn (noiz kontsultatua: 2023-03-18)
  3. hiru.eus. Marutegi. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa