An Cheathrú Rua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

An Cheathrú Rua

An Cheathrú Rua
Carraroe udalerriaren inguruko kostaldea eta baserriak.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Eskualdea
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Galwayko konderria
Connemara
Herritarra Carraroetar
Koordenatuak 53°15′57″N 9°35′46″W / 53.26583°N 9.59611°W / 53.26583; -9.59611Koordenatuak: 53°15′57″N 9°35′46″W / 53.26583°N 9.59611°W / 53.26583; -9.59611
An Cheathrú Rua Irlandako Errepublika-n dago
An Cheathrú Rua
Garaiera 0-1 m
Posta kodea G
Biztanleria 629 bizt. (2002)
http://carraroe.galway-ireland.ie/

An Cheathrú Rua (ingelesez Carraroe edo Carrowroe) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Galwayko konderrian dagoen kostaldeko udalerria da. Herria Connemara eskualdean dago, eremu honetako Gaeltacht eremuaren bihotzean, hots, irlandera mintzatzea ohikoa den eremuan dago. Bertako biztanleria penintsula guztian zehar oso sakabanatuta dago, hasi Greatman's Bay badian (Cuan an Fhir Mhóir) eta Casla Bay (Cuan Chasla) badian amaitu arte.

Udalerri honetara iristeko modurik onena Galway hiritik ateratzen den Bus Éireann 424 autobus linea hartzea da.

Udalerria penintsula batean kokatzen da, hau harkaitz eta badia itxiez josiriko kostalde batez inguratuta dagoelarik. Bestalde, udalerri honek bertako itsaso inguruan ibili ohi diren Galway Hooker txalupa motengatik ospea ere badu.

Herritar ezagunak [aldatu]

Iruditegia [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
An Cheathrú Rua