Cúil Aodha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cúil Aodha
Coolea

Izen ofiziala Cúil Aodha
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Corkeko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Herritarra Cooleatar
Koordenatuak

51°55′41″N 9°12′57″W / 51.92806°N 9.21583°W / 51.92806; -9.21583Koordenatuak: 51°55′41″N 9°12′57″W / 51.92806°N 9.21583°W / 51.92806; -9.21583

Cúil Aodha non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Cúil Aodha

Coolea (irlanderaz Cúil Aodha) Irlandako Errepublikako Corkeko konderrian dagoen Muskerry eskualdean kokatzen den udalerria da. Herriak eliza, udaletxea, gaztegunea, haur eskola, zerupeko igerilekua eta kiroldegia ditu. Derrynasaggart mendien gainekaldean dagoen Sullane ibaiaren jaiolekutik hurbil kokatzen da.

Herrigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetako 300 pertsoneko biztanleriaren gehiengoa haranaren hegoaldean bizi da. Herrigunea bera Ballyvourney udalerriaren barrutiaren barnean dago eta irlandera eguneroko hizkuntza nagusia den Gaeltacht eremu ofizialean kokatzen da. Eremu hau kultura ohiturekiko duen atxikimendu estuarengatik oso ezaguna da, bereziki musika eta abestien atalari dagokionez: eskualde honetan abestiak abesteko irlandar Sean-nós modua oso barneratua baitago.

Coolea udalerria Corkeko konderria eta Kerryko konderriaren arteko muga egiten duten Wind Farms mendietatik oso gertu dago. Eskualde honetako lurraldea oso menditsua da eta haran honetara ailegatzen diren bideak berriz nahiko estuak izan ohi dira. Coolea udalerriaren inguruan dauden beste herri batzuk Barr d'Inse, Milleeny (na Millíní) eta The Coom dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seán Ó Riada irlandar konposatzailea bere heriotza une arteraino Coolea eta Ballyvourney udalerrien arteko eremuan bizi izan zen, bere sema zen Peadar Ó Riadak bertako Cór Chúl Aodha abesbatza ospetsua zuzendu zuelarik. 2008an Cúil Aodha ("Coolea") udalerritik hurbil Seán Ó Riadaren omenezko brontzezko irudi bat altxatu zen.

Bertako produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cooleako gazta eremu honetan ekoizten da. 1987an teknologia klimatikoan espezializatutako Mark Éire lantegia hemen iriki zen eta bere Irlandar Saila oraindik Cúil Aodha udalerrian jardunean jarraitzen du.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela gutxi 'Song for a Raggy Boy eta The Wind That Shakes the Barley (Ken Loach zuzendari ezagunak zuzendua) filmak Coolea udalerriaren inguruko guneetan filmatu dira.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu hau landa edo baserri girokoa da eta bertako biztanleria haranean zehar modu zabalean hedatzen da. Herriz-herriko autobus zerbitzurik ez dago. Hurbileneko Bus Éireann ibilbidea Ballyvourney udalerria zeharkatzen duen Cork hiritik Tralee udalerrira doan ibilbidea da, Ballyvourney udalerria Cooleatik 2 milatara dagoelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cúil Aodha Aldatu lotura Wikidatan