Antigua (auzoa)

Wikipedia(e)tik
(Antiguotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Antigua (argipena).

Antigua

 Gipuzkoa
Ondarreta Donostia 2006-07-08.JPG
Ondarretako hondartza, Antiguan.
Udalerria Donostia
Antigua is located in Euskal Herria
Antigua
Antigua is located in Gipuzkoa
Antigua
Antigua is located in Donostia erdigunea
Antigua
Koordenatuak: 43°18′51″N 2°0′14″W / 43.31417°N 2.00389°W / 43.31417; -2.00389Koordenatuak: 43°18′51″N 2°0′14″W / 43.31417°N 2.00389°W / 43.31417; -2.00389
Garaiera 7 m

Antigua (edo Antiguo) Donostiako auzoa da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Antiguoko Lugaritz mendian dagoen Donostiako Seminario edo Apaiztegia.

Historikoki Donostiako sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen Loretopea lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua. Komentu hau lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean agertzen da . Hortik dator Sanct Sebastianum oraingo hiriaren izena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico de Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.

Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokionez. Donostiarekin, tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi da oraindik erdialdera jendea doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lagarto, Cervezas el León...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguotar askoren joana -eta era berean kanpotarren etorrera- ekarri badu ere, nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da, Donostiarekiko. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da, biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.

Azken urteotan ikaragarri zabaldu den auzoa da, Ondarreta eta Benta Berri auzoak Antiguoa baitira. Bertan kokatuta dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, etab.

Ondarretaren mutur batean Haizearen Orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko leku paregabea, Itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko leku magikoa.

Antigua auzoaren ikuspegi panoramikoa.
Haizearen Orrazia, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko leku magikoa

[aldatu] Festak

  • San Sebastian egunaren aurreko asteburua
  • San Juanen asteburua eta aurrekoa

[aldatu] Antiguotar ezagunak

[aldatu] Kale nagusiak

  • Matia kalea
  • Erregezain kalea
  • Zumalakarregi etorbidea
  • Zarautz etorbidea
  • Tolosa etorbidea

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal_Herriko:_Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak