Bilboko Aste Nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2005eko txupinaren jaurtiketaren ikuspegia

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.

Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia. "Badator Mari Jaia" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak,(abuztuaren 15)a, horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.

Historiari dagokionez, mugarri tristea ezarri zuten 1983ko uholdeek, (abuztuaren 26an eta 27an), festak bertan behera utzi ez ezik, Euskal Herriko gizarte osoa astindu baitzuten.

Urtero, pregoilaria izendatzen dute, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da.

Txupineroa, aldiz, beti konpartsa bateko kidea da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Bilbon txupinaren jaurtiketa esaten zaio, Iruñean txupinazoa den bitartean

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1978an abiatu zen lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien lehiaketan proposatutakoan oinarrituta.

[aldatu] Konpartsak

Sakontzeko, irakurri: Bilboko konpartsak

Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoen artean Txomin Barullo, Arrainak, Bizizaleak, Hontzak, Kobeta Mendi, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak eta Zaratas dira.

2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen.

[aldatu] Pregoilariak

[aldatu] Txupinerak

Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena. Hurrenez hurren, hauek izan dira orain artekoak:

* Dagoeneko desagertutako konpartsak.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak