Bilbao Basket
| Bilbao Basket Berri | ||||
|---|---|---|---|---|
| Ligak | ACB Euroleague |
|||
| Sorrera | 2000 | |||
| Historia | Bilbao Basket (2000–gaur egun) |
|||
| Bazkideak | 6.000 inguru | |||
| Pabiloia | Bilbao Arena (8.500 leku) |
|||
| Kokapena | Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria | |||
| Taldearen koloreak | Beltza eta zilarra |
|||
| Lehendakaria | Predrag Savović | |||
| Entrenatzailea | Fotis Katsikaris | |||
| Txapelketak | 1 LEB Oro 1 LEB Plata 1 Copa LEB Plata |
|||
| Maskota | Armiarma | |||
| Webgunea | www.bilbaobasket.biz | |||
| Uniformeak | ||||
|
||||
Bilbao Berri - Bizkaia Bilbao Basket Bilboko euskal saskibaloi taldea da, ACB Ligan dabilena[1].
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
2000. urteko martxoaren 7an eratuta[2], jadanik desagertutako Caja Bilbao taldea ordezkatu zuen. Bilboko hiriak betidanik izandako saskibaloi tradizioa berreskuratzeko asmoarekin eratua, Bizkaiko erakunde publikoen laguntza, eta bestelako erakundeen laguntza izan zuen, Bilboko Athletic Klubarena esaterako.
Hasierako denboraldian, LEB-2 mailan jokatzen hasi zen, eta bigarren denboraldian, 2001-2002an, play-offa jokatu ostean, zilarrezko mailara, LEB-1 liga, igotzea lortu zuen. Azkenik, 2003-2004 denboraldian Bilbao Basketek urrezko mailara, ACB Liga, igo egin zen[1]. Taldearen izena, bere babesle garrantzitsuena den, Lagun Aro aseguru etxearengandik jaso zuen. Taldeak dituen bestelako babesleen artean, FEVE, El Correo, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia daude.
2006-2007 denboraldirako Iurbentia izeneko eraikuntza-enpresa bihurtu zen babesle nagusia. Hala ere ez zen luzaro iraun[3] eta 2009ko uztailaren 24an Bizkaiko Foru Aldundiak ordezkatu eta Bizkaia Bilbao Basket hartu zuen izena. Akordio hori zela eta, taldeak egoitza tradizionala zuen La Casilla pabilioia utzi eta Bilbao Exhibition Centre ereikinean dagoen Bizkaia Arena hartu zuen pabilioitzat[4]. Azkenik, 2010 urtetik aurrera Miribilla auzoan dagoen Bilbao Arenan jokatu ohi duelarik.
2009/10 denboraldia seigarrena izango da ACB Ligara igo zenetik. Denboraldiaz-denboraldia taldea koskortu egin da Ligan.
Taldea gaur egun [aldatu]
Gaur egun, Bilbao Basketek ACB Ligan jokatzen du, liga honetako aurrekontu txikienetarikoa duelarik. Taldeak normalki Etxetxuko udal pabilioian jolasten du, baina 2005-06 denboraldian, Saski Baskoniaren aurka Bizkaia Arenan jolastu zuen, Bilbao Exhibition Centreren pabilioian alegia. Partiduan 12.500 ikusle izan ziren, eta Saski Baskonia taldea garaitzea lortu zuten.
BEC bertan eta 2007ko urtarrilaren 6an Bilbao Basketek Saski Baskonia taldearen aurka jokatu eta ACB Ligaren partida batean izandako ikusle gehien izan zituen, hau da, 15.414[5].
Bilbao Basketek bere etxeko norgehiagokak, Etxetxuko Udal pabiloian jokatzen ditu, pabilioiak guztira 5.200 ikuslerentzako edukiera dauka[6]. Dena den, 2006an, Miribillako auzoan 8.000 ikusleentzako pabiloi berria eraikitzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zen. Pabilioi berriarekin batera Miribillako auzoaren kiroldegi berria eraikiko da, eta lanak 2010. urterako amaiturik egotea aurreikusten da.
2008/09 denboraldian lehendabizikoz Europa mailako txapelketan parte hartzea lortu zuen: Eurocupen hain zuzen ere. Bertan Final Eight jokatu[2] eta finalaurrekoan kanporatu zuten.
Jokalariak [aldatu]
Zerrenda: Bilbao Basketeko jokalarien zerrenda
Bere partaide izan diren artean aipagarri dira, Txus Bidorreta, maila guztiak igotzea lortu dituen entrenatzailea; Javi Salgado kapitaina, taldean zegoen bilbotar bakarra, Santutxukoa. Eta Fred Weis, 2005eko Eurobasketean Frantziarekin brontzezko domina eskuratu zuen jokalaria. Horrez gain, Fred Weis 2005-2006 denboraldian erasoan errebote gehien hartu zituen ACB Ligako jokalaria izan zen, eta aldi berean tapoi jartzailerik nabarmenena.
2012/2013 taldea [aldatu]
| Zbk. | Izena | Altuera | Pisua | Herrialdea | Kokapena |
| 6 | Nikolaos Zisis | 1,96 m. | 98 kg. | Antolatzailea | |
| 7 | Milovan Raković | 2,08 m. | 127 kg. | Pibota | |
| 8 | Fran Pilepić | 1,93 m. | 90 kg. | Eskolta | |
| 11 | Lamont Hamilton | 2,08 m. | 115 kg. | Hegal-pibota | |
| 15 | Àlex Mumbrú | 2,03 m. | 100 kg. | Hegalekoa | |
| 17 | Axel Hervelle | 2,06 m. | 109 kg. | Hegal-Pibota | |
| 18 | Adrien Moerman | 2,03 m. | 109 kg. | Hegal-Pibota | |
| 31 | Raül López | 1,83 m. | 84 kg. | Antolatzailea | |
| 33 | Mamadou Samb | 2,08 m. | 104 kg. | Pibota | |
| 34 | Kostas Vasileiadis | 2,00 m. | 100 kg. | Eskolta | |
| 44 | Roger Grimau | 1,96 m. | 92 kg. | Eskolta | |
| 45 | Sergio Sánchez | 1,98 m. | 91 kg. | Hegalekoa |
- Entrenatzailea: Fotis Katsikaris,
Grezia - Laguntzailea: Rafa Pueyo,
Euskal Herria - Laguntzailea: Pere Romero,
Katalunia
Ibilbidea [aldatu]
| Denboraldia | Liga | Kopa | Superkopa | Europa |
|---|---|---|---|---|
| 2000/01 | LEB 2: 13.a | |||
| 2001/02 | LEB 2: 1.a | LEB 2 Kopa: 1.a | ||
| 2002/03 | LEB 1 | LEB 1 Kopa: 2.a | ||
| 2003/04 | LEB 1: 1.a | LEB 1 Kopa: Finalaurrekoa | ||
| 2004/05 | ACB Liga: 14.a | |||
| 2005/06 | ACB Liga: 15.a | |||
| 2006/07 | ACB Liga: 10.a | |||
| 2007/08 | ACB Liga: 6.a | ACB Kopa: Finalaurrekoa | Superkopa: 2.a | |
| 2008/09 | ACB Liga: 8.a | Eurocup: Finalaurrekoa | ||
| 2009/10 | ACB Liga: 9.a | ACB Kopa: Final Laurdenak | Eurocup: Finalaurrekoa | |
| 2010/11 | ACB Liga: 2.a | ACB Kopa: Final Laurdenak | ||
| 2011/12 | ACB Liga: 6.a | Superkopa: Finalaurrekoa | Euroliga: Final Laurdenak |
Palmaresa [aldatu]
- LEB-2 Kopako Txapelduna: 2001-2002
- LEB-2 Ligako Txapelduna: 2001-2002
- LEB-1 Kopako Txapeldunordea: 2002-2003
- LEB-1 Ligako Txapelduna: 2003-2004
- ACB Superkopako Txapeldunordea: 2007[7]
- ACB Ligako Txapeldunordea: 2010-2011[8]
Entrenatzaileak [aldatu]
- Txutxo Sanz (2000–2001)
- Pedro Zorrozua (2001)
- Txus Bidorreta (2001–2010)
- Fotis Katsikaris (2010-egun)
Kirol-lagunarteak [aldatu]
Klubak egun zazpi kirol-lagunarte ditu. Lehendabizikoa "Hirukoa" izan zen[9], gero "Bidorreta" eta "Javi Salgado" sortu zuten. Frédéric Weisek "2.18" izenekoa eta Marko Banicek berea ere izan zituzten. Azken biak "La Casilla" eta "Erandioko Bilbao Basket" dira.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b ACB Ligaren webgunea
- ↑ a b Deia: Una trayectoria a la carrera
- ↑ El Correo: La crisis de patrocinadores
- ↑ El Correo: 'Bizkaia Bilbao Basket'
- ↑ 15.414 espectadores
- ↑ Webgune ofiziala
- ↑ «Bilbao Basket busca dar el salto hacia la elite del baloncesto», Gara, 2007-10-05, http://www.gara.net/paperezkoa/20071005/41648/es/Bilbao/Basket/busca/dar/el/salto/hacia/la/elite/del/baloncesto/
- ↑ «Los hombres de negro caen con todos los honores tras poner contra las cuerdas al Barça campeón», El Correo, 2011-06-15, http://bilbaobasket.elcorreo.com/noticias/2011-06-15/mueren-como-heroes-20110615.html
- ↑ Webgune ofiziala
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Bilbao Basketen webgune ofiziala