Iridio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iridioa
77 OsmioaIridioaPlatinoa
Rh

Ir

Mt)
Ir-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Iridioa, Ir, 77
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 9, 6, d
Itxura zuri zilarkara
Iridioa
Masa atomikoa 192,217(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d7 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 15, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
22,42 g/L
Urtze-puntua 2.739 K
(2.466 °C, 4.471 °F)
Irakite-puntua 4.701 K
(4.428 °C, 8.002 °F)
Urtze-entalpia 41,12 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 563 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,10 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 2.713 2.957 3.252 3.614 4.069 4.659
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 2, 3, 4, 6
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 2,20 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 880 kJ/mol
2.a: 1.600 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
135 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
180 pm
Erradio kobalentea 137 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 147 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 4.825 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: iridioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
189Ir Sintetikoa 13,2 e ε 0,532 189Os
190Ir Sintetikoa 11,8 e ε 2,000 190Os
191Ir  %37,3 Ir egonkorra da 114 neutroirekin
192Ir Sintetikoa 73,83 u β 1,460 192Pt
ε 1,046 192Os
192mIr Sintetikoa 241 u IT 0,155 192Ir
193Ir  %62,7 Ir egonkorra da 116 neutroirekin
194Ir Sintetikoa 19,3 o β 2,247 194Pt
195Ir Sintetikoa 2,5 o β 1,120 195Pt
Erreferentziak

Iridioa elementu kimiko bat da, Ir ikurra eta 77 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko trantsizio-metal oso gogor eta hauskorra da. Tenperatura oso altuak jasan ditzaketen sendotasun bereziko aleazioak egiteko erabiltzen da. Naturan platinoarekin eta osmioarekin batera ageri da. Bere ezaugarririk nabarmenena korrosioarekiko erresistentzia da: erresistentzia handiena duen elementua da. Tenperatura altua jasaten dituzten tresnak eta kontaktu elektrikoak egiteko erabiltzen da, bai eta platinoari gogortasun gehiago emateko ere.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iridioa platinoaren antzekoa da itxuraz, baina galdatzean kolore horixka argia dauka. Hain gogorra eta hauskorra denez, zaila da berarekin lan egitea. Korrosioaren aurrean metalik erresistenteena da: azidoek ez diote erasaten, ezta aqua regia-k ere, baina gatz galdatuek (sodio kloruroak, NaCl, eta zianuroak, NaCN, esaterako) bai.

Iridioaren dentsitate neurtua osmioarena baino pixka bat baxuagoa da. Osmioa elementurik dentsoena dela esan ohi da, baina bien kristal-egituren dentsitatea kalkulatzean (datu fidagarriagoak lortzen omen dira horrela), iridioak 22,650 kg/m³-ko dentsitatea dauka eta osmioak 22,610 kg/m³-koa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iridio Aldatu lotura Wikidatan