Errodrigo Ximenez
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Errodrigo Ximenez Radakoa | |
| Jaio | 1170 | |
| Gares (Iruñeko Erresuma) | ||
| Hil | 1247ko ekainaren 10a | |
| Vienne (Frantziako Erresuma) | ||
| Sinadura | ||
Errodrigo Ximenez Radakoa, (Gares, 1170 - † Vienne, 1247ko ekainaren 10a) elizgizon eta historialari nafarra zen. El toledano izenez ere ezaguna, Toledoko artzapezpikua izan zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Gaztaroan Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen. Gero Osmako apezpiku (1208) eta Toledoko artzapezpiku (1209) bihurtu zen. Toledon katedral berriaren lehenengo harria jarri zuen.
Toledotik itzal handia izan zuen Alfontso VIII.aren eta Fernando III.aren erreinaldietan. Palentziako unibertsitatea sortu zuen. 1212ko Navas de Tolosako guduan Alfontso VIII.ari lagundu zion eta kronikari bihurtu zen.
1214an erregeak Milagroko gaztelua eman zion eta baita inguruko eskualdea ere.
1217an, Honorio III.a aita sainduak gurutzada bat antolatzeko agindua eman zion. Horrela Caceres (1217) eta Requena (1218) eraso zituen baina ezin zituen konkistatu.
1231an, Fernando III.a Gaztelakoa erregea zela, Quesada eta Cazorla hartu ziten. 1238an, Jaume I.a Aragoikoak Valentzia okupatu zuenean, Toledorako aldarrikatu zuen.
Lyonen hil zen, Inozentzio IV.a aita saindua ikusi eta bueltan zeudela.
Lanak [aldatu]
- De rebus Hispaniae, non Iberiar penintsulako historia 1243 arte azaldu zuen.
- Hunnorum, Vandalorum et Silingorum Historia
- Ostrogothorum Historia
- Historia Romanorum
- Historia arabum, arabiar-iberiar kultura azaltzen duena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Gorosterratzu, Javier. D. Rodrigo Jiménez de Rada. Gran estadista, escritor y prelado, Iruñea: Imprenta Vda. de T. Bescansa, 1925.
- (Latinez) Roderici Ximenii de Rada opera omnia (Juan Fernández Valerde edituatua), Turnhout: Brepols, 1992-1993
- (Gaztelaniaz) José Ramón Castro Álava. Don Rodrigo Ximénez de Rada. Nafarroako gobernua. Iruñea, 1980.
- (Gaztelaniaz) Francisco Javier Pérez de Rada y Díaz Rubín, Jauregizarko markesa. El arzobispo don Rodrigo Giménez de Rada. Pérez de Rada, Javier. Madrid, 2002.
- (Gaztelaniaz) Alan D. Deyermond, Historia de la literatura española, vol. 1: La Edad Media, Bartzelona, Ariel, 2001, orr. 152-153. ISBN 84-344-8305-X
- (Ingelesez) Pick, Lucy. Conflict and Coexistence: Archbishop Rodrigo and the Muslims and Jews of Medieval Spain. Oxbow Books: 2004. ISBN 0-472-11387-9.