Fernando Buesa
Fernando Buesa Blanco (Bilbo, 1946eko maiatzaren 29a - Gasteiz, 2000ko otsailaren 22a) ETAk hildako euskal politikaria izan zen. Bere ibilbide politikoa Euskal Kristau Demokrazian hasi zuen, baina ondoren Euskadiko Alderdi Sozialistara pasa zen. 1983tik 1987ra Gasteizko udaleko zinegotzi izan zen, baita bere alderdiaren Antolakuntza Idazkari ere. Arabako Ahaldun Nagusi ere izan zen 1979tik 1983ra. 1990etik 1994ra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu izan zen, baita lehendakariorde ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zen aldi horretan. Garai hartan istilu ugari izan zituen ikastolen eta euskararen aldeko higikundeekin. Euskal kutsuko sozialismoaren aurka agertu zen beti Buesa, eta Eusko Legebiltzarrean ere 1998ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten berriz ere eztabaida ugari izan zituen alderdi abertzaleetako ordezkariekin.
Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madril eta Bartzelonan eta hainbat kargu politiko izan zuten udal, probintzia eta erkidego mailan. ETAren mehatxupean zegoenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren babespean zegoen. 2000 urteko otsailean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean oinez zebilela, ETAk bonba-auto bat lehertu zuen Buesa eta bere bizkarzaina (ertzain arabarra zena) hil zituen. Horregatik bere omenez, Saski Baskoniaren pabilioiak Fernando Buesa Arena izena hartu zuen ordura arteko Araba Arena ordezkatuz.
[aldatu] Kanpo loturak
| Aurrekoa Lehena |
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Lehendakariordea 1991 - 1995 |
Ondorengoa Azkena |
| Aurrekoa Inaxio Oliveri |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua 1991 - 1995 |
Ondorengoa Inaxio Oliveri |
| Aurrekoa Juan Maria Ollora |
Arabako Ahaldun Nagusia 1987 - 1991 |
Ondorengoa Alberto Antsola |
| Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
||
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.