Sukarrieta
|
Sukarrieta |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Sukarrieta | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Pedro Sainz-Vizcaya Ortiz de Artiñano (EAJ) | ||
| Herritarra | sukarrietarra | ||
| Koordenatuak | 43°23′46″N 2°41′42″W / 43.39611°N 2.695°WKoordenatuak: 43°23′46″N 2°41′42″W / 43.39611°N 2.695°W | ||
| Eremua | 2,3 km2 | ||
| Distantzia | 27 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48395 |
||
| Biztanleria | 357 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 155,22 bizt./km² | ||
Sukarrieta (gaztelaniaz Pedernales) Bizkaiko iparraldean dagoen udalerria da, Busturialdeko eskualdean kokatua, Mundaka eta Busturia udalerrien artean.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Sukarrieta Urdaibai inguruan dago, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean, Txatxarramendi uhartearen parez pare.
Itsas mailaren gaineko garaiera, 5 metro.
Auzo nagusiak [aldatu]
- Sukarrieta
- Kanala
- San Antonio
- Las Muñecas
- Txatxarramendi
- San Pedro
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Mundaka iparraldean eta mendebaldean
- Ibarrangelu ipar-ekialdean
- Gautegiz-Arteaga ekialdean
- Busturia hegoaldean
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 416 | 403 | 445 | 528 | 436 | 493 | 407 | 344 | 237 | 262 | 280 | 325 | 354 |
Historia [aldatu]
Bizkaiko giza asentamendurik zaharrenetakoa da Sukarrieta, eta Donejakue bideko Bizkaiko adarretako bat ere izan zen Erdi Aroan.
Ekonomia [aldatu]
Arrantzan eta nekazaritzan oinarritu zen bertakoen ekonomia XIX. mendearen bukaeran turismoa izugarri garatu zen arte.
Azken urteotan udaleku bihurtu da Sukarrieta. Langile gehienek zerbitzuen alorrean dihardute, udatiarrentzako azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak (langileen % 68).
Hizkuntza [aldatu]
Euskarari dagokionez, hiztun-komunitatearen banaketa 1996an hau zen: 209 euskaldun, 43 ia-euskaldun eta 58 erdaldun.
Ondarea [aldatu]
Aipagarria da Kanalako Ama Andra Maria Legendikako parrokia eliza.
Hondartzak [aldatu]
- Toña hondartza.
Argazki bilduma [aldatu]
-
Sukarrietako Toña hondartza.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||