Jose Ramon Rekalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ramon Rekalde

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1991ko urriaren 8a - Ignacio Latierro
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1932
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2016ko uztailaren 17a (83/84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)María Teresa Castells
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, sindikalista, abokatua, legelaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaUnión General de Trabajadores
Estatu Kontseilua
Jakiunde
PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Frente de Liberación Popular

Jose Ramon Rekalde Diez (Donostia, Gipuzkoa, 1930 - ib., 2016ko uztailaren 17a) politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea izan zen.

Politikagintzan Frente de Liberación Popular (Euskal Herrian Euskadiko Sozialisten Batasuna) ezker muturreko alderdiko kidea izan zen. Gerora, PSE-EEn sartu zen beste kide askorekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia sailburua izan zen alderdi horren izenean.

1962ko abuztuaren 29an, Maria Teresa Castells emaztearekin eta Luis Martin-Santos psikiatra eta idazlearekin batera atxilotu zuten. Melitón Manzanas buru zuen Donostiako Brigada Politiko-sozialaren egoitzan torturatu zuten. Epaitegi militar batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion. Pozez hartu zuen, beste askok bezala, Carreroren hilketa.[1]

2000ko irailaren 14an, Rekalde etxean sartzera zihoala, ETAko kide batek buruan tiro bat egin zion. Balak ahoa zeharkatu zion, burmuina kaltetu gabe.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Integración y lucha de clases en el neocapitalismo (1982)
  • La construcción de las naciones (1982)
  • Crisis y descomposición de la política (1995)
  • Fe de vida (2004)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]