Jose Antonio Ardanza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Antonio Ardanza 
Jaun Txit Agurgarria
Jose Antonio Ardanza

1985eko martxoaren 2a – 1999ko urtarrilaren 2a
Aurrekoa Carlos Garaikoetxea
Ondorengoa Juan José Ibarretxe

1983 – 1985
Aurrekoa Xabier Aizarna
Ondorengoa Imanol Murua

Jaiotza 1941eko ekainaren 10a
Elorrio, Bizkaia
Euskal HerriaEuskal Herria
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea enpresaburua

Jose Antonio Ardanza Garro (Elorrio, Bizkaia, 1941ko ekainaren 10a - ) politikari jeltzalea eta enpresaburua da. 1985tik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen. Gaur egun, Euskalteleko presidentea da.

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJko militantea 1979an Arrasateko alkate aukeratu zuten eta 1983ean Gipuzkoako Aldun Nagusia. 1985an Karlos Garaikoetxeak lehendakari postua utzi zuenean Eusko Alkartasunaren zatiketaren ondoren Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.

1999ko urtarrilaren 2an, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta Juan Jose Ibarretxe bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.

Enpresaburu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritza utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori du orduz geroztik.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galdakaoko (Bizkaia) Udalak herriko erdialdeko parke bati Ardanza Lehendakaria izena ipini dio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Antonio Ardanza Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Carlos Garaikoetxea
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Escudo del Pais Vasco.svg

1985eko martxoaren 2a - 1999ko urtarrilaren 2a
Ondorengoa
Juan Jose Ibarretxe

Iñigo Urkullu Patxi Lopez Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre