Fides

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heliogabalo erromatar enperadorearen denarioa. Atzealdean, Fides Exercitus edo Armadaren Leialtasuna irakur daiteke, Fides jainkosa, bi zutoihal erromatarren artean dagoelarik

Fides (latinetik zuzenean itzulita "konfidantza", "fedea", "leialtasuna" esan nahi duena), erromatar mitologian, konfidantzaren jainkosa zen. Saturno eta Virtusen alaba da, Kapitolio muinoan zuen bere tenplua zen Erromatar Senatuak atzerriko herrialdeekin sinatzen zituen estatu hitzarmenak kontserbatzen zituen tokia, non Fidesek babesten zituen. Fides Publica Populi Romani bezala ere gurtzen zen (erromatar estatuarenganako leialtasuna). Emakume gazte batek irudikatzen du, olibondo adar batekin koroatua, kopa, dordoka edo intsignia militar bat eskuan duela. Zapi zuri edo stola bat darama; bere apaizak zuriz janzten dira, Numa Ponpilio erregeari ematen zaio jainkosa honen gurtza sartu izanaren ardura, bere baliokide greziarra Pistis zelarik.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak